Itxi

EITB TALDEA

Laudio

EITBren 3 kluba Araba Euskaraz jaian izango da igande honetan

EITB Media

'Go!azen kontzertua' eta 3 klubeko kide egiteko aukera izango da, eta bertan egoteko aldez aurretik izena eman behar izan da. EITB ikastolen ospakizunetako babesle nagusi izango da beste behin.

  • Araba Euskaraz

    Araba Euskaraz.

Igande honetan ospatuko da 2021eko Araba Euskaraz jaia Laudion, eta urtero bezala, EITBren 3 klubak txoko berezia izango du bertan. 'Go!azen kontzertua' izango da han ikusgai, formatu txikian; horrez gain, 3 klubeko kide egiteko aukera ere egongo da goiz osoan zehar.

Pandemiak eraginda, baina, ezaugarri zehatz batzuekin egingo dute aurtengo Araba Euskaraz. Izan ere, jaietako ekitaldiek aforo mugatua izango dute. Bi gune nagusi izango dira, eta horietako batean egongo da EITBren txokoa. Bertan egoteko aldez aurretik izena eman beharko da, arabaeuskaraz.eus webgunean.

Aldai plazako 3 klubaren gunean bi emanaldi eskainiko dituzten 'Go!azen' telesaileko zenbait aktorek, formatu txikian. Lehen pasea 11:00etan izango da eta bigarrena, berriz, 13:00etan. Pase bakoitzean 120 pertsonentzako edukiera egongo da bakarrik. Bi pase hauetako bat ikusteko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena emanda izatea. Izena emanda eduki ezean ez da aukerarik izango bertan sartzeko, eta izena eman den ordutegian bakarrik sartu ahal izango da. 'Go!azen kontzertua' ikusteko aforoa beteta dago jada bi emanaldietan, eta 3 klubak bi gonbidapen bikoitz lortzeko zozketa ere egin du.

Goizean zehar, gainera, 3 klubeko kide egiteko aukera izango da, txoko berezi batekin.

Urtero bezala, EITB Ikastolen Elkarteko ospakizunetan bidelagun eta babesle nagusi izango da, bi entitateen arteko aliantza berretsita.