Itxi

EITB TALDEA

GARDENTASUNA

EITB 2030 Estrategia: 2022ko aurrerapenak eta 2023rako proiektuak eta planak argitaratu dira

EITB Media

Aurtengo erronka nagusiak honako hauek dira: Tourrak Euskal Herrian izango dituen etapen eta hauteskundeen berri ematea, #EKIN ekimenen bidez kausa sozialei laguntzea, eta "Primeran" OTT berria zein haurrentzako eta audiozko plataforma digitalak fase desberdinetan abiaraztea.

  • EITB 2030 Estrategia. Batzen gaituen etorkizuna.

    EITB 2030 Estrategia. Batzen gaituen etorkizuna.

Euskal Irrati Telebistak (EITB) 2022. urteko lorpenak laburbiltzen dituen dokumentua eta 2023. urterako aurreikusitako proiektuen eta ekintzen zerrenda, argitaratu ditu bere gardentasun-atarian, EITB 2030 Estrategian ezarritako lehentasunetan oinarrituta. 

Bi dokumentu horiek 2023ko EITBren lehen Administrazio Kontseiluan aurkeztu ziren, kontuak emateko ekintzen eta euskal gizartearen aurreko gardentasun-asmoaren barruan. 

2022ko aurrerapenei dagokienez, beste askoren artean, EITBren gardentasun-atari berria bera edo EITBren jendaurreko arreta-zerbitzu integratu berria jarri dira abian, CRM tresna bat barne (ingelesezko Customer Relationship Management – Bezeroekiko Harremanetarako Kudeaketa). 

2023: Tourra, hauteskundeak, #EKIN eta plataforma digital berriak 

2023ari dagokionez, eduki nagusien artean, euskal gizartearentzat berezko garrantzia izango duten bi ekitalditarako aurreikusitako ahalegin bereziak nabarmentzen dira. 

Lehena, barne-ikuspegitik begiratuta, udal eta foru hauteskundeak, zein Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak, maiatzaren 28an. 

Bigarrena, Euskadiren irudia munduan proiektatzera eta euskal txirrindularitzarekiko zaletasun handiaren indarra erakustera bideratua: 2023ko Frantziako Tourra . Euskal Herritik igaroko diren etapei eta "Grand Depart" irteerari arreta berezia jarriko zaie. Lasterketaren hasieran, ETBk mundu guztiarentzat ekoitziko du seinale ofiziala. 

Era berean, azpimarratzekoak dira #EKIN ekimenaren inguruko edukiak, hainbat kausa soziali ahotsa emateko, eta albisteen kontakizunetan formatu berrien aldeko apustua; horien urteko lehen adibidea #ReviewAitaMari etiketarekin transmedia erreportaje sorta da, hain zuzen. 

Plataforma digital berrien atalean, aurrerapen eta plangintza-maila desberdinekin, "Primeran" OTT berria martxan jarriko da, eta Zinemaldirako abiaraztea aurreikusten da. Ondoren, haurrentzako ikus-entzunezko edukien plataforma berri bat eta soinu-edukientzako beste bat martxan jarri aurreko lanak iritsiko dira. 

Gainera, argitaratutako dokumentuak jasotzen dituen beste proiektu askoren artean, Miramongo egoitza eraberritzeko eta handitzeko obra-proiektua gauzatzea edo Bilboko egoitzan 1000 metroko plato berri bat eta hari lotutako oinarrizko azpiegitura eraikitzeko obra gauzatzea daude.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB