Itxi

EITB TALDEA

Sariak

"Artxipelagoa" euskarazko audio-fikzioak izendapena lortu du Ondas Podcast sarietan

EITB MEDIA

Iaz Soinu Diseinu Onenaren aipamen berezia eskuratu zuen eta aurten Estatuko hizkuntza koofizialean sailean izendatu dute EITBPodkast plataformako fikzio apokaliptikoa. Apirilaren 10ean emango dute aurtengo irabazleen berri

  • "Artxipelagoa"

    "Artxipelagoa"

EITBPodkast plataformaren "Artxipelagoa" euskarazko soinu-fikzioak Estatuko hizkuntza koofizialean sailean izendapena lortu du aurtengo Ondas Podcast sarietan. "Artxipelagoa" fikzioaren batera, honako hauek daude izendatuta: "Extrema Catalunya" (3cat y Catalunya Radio); "Exercito Mekemeke" (Sapo Vermello); "Gent Normal" (3cat eta Catalunya Radio);  eta "Campeon!" (Ens Públic Radiotelevisió de les Illes Baleares, IB3). Apirilaren 10ean emango dituzte aurtengo irabazleen izenak.

Aurretik ere aitorpenak izan ditu Ulu Media ekoiztetxeak EITBPodkasterako landutako soinu-fikzioak: Iaz soinu diseinu onenaren aipamen berezia eskuratu zuen Ondas Podcast sarietan bertan, eta 2022an Irratiaren Argia Saria jaso zuen.

Hiru denboraldi izan dituen audio-fikzio apokaliptikoak, eta euskal antzerki eta zinemagintzako ahots handiak ditu protagonista fikziozko trilogiak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Sara Cozar, Amaia Hennebutte eta Klara Badiola, besteak beste. Ideia originala Oier Aranzabal, Martin Etxeberria eta Xabier Etxeberriarena da, eta Aranzabalek Juan G. Andresekin batera zuzendu eta ekoitzi du proiektua. Gidoia Xabier eta Martin Etxeberria anaiek sinatzen dute. Soinu banda originala Rafa Ruedak eta Aritz Aranburuk egin dute, kartela eta arlo grafikoa, berriz, Xabier Sagastarena dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea