14:25

Gaztea

Aste honetan

Lady Gaga, Top Gaztea zerrendaren lehen postuan

Erredakzioa

Bigarren astez jarraian, New Yorkeko abeslariak gure zerrendaren gorenera iristea lortu du 'Applause' kantuarekin

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Lady Gaga Top Gaztea zerrendaren lehen postuan da berriz ere 'Applause' abestiarekin, bigarren asteaz jarraian. Asteon, halaber, bigarren eta hirugarren postuak ere joan den asteko moduan gelditu dira; horrenbestez, bigarren lekuan Avicii ft. Aloe Blacc abeslariak jarraitzen du 'Wake me up' abestiarekin eta hirugarren postuan, berriz, One Direction taldea gelditu da, 'Best song ever' kantuarekin.

Gorako joera nabarmena izan du, ostera, One Repulic taldeak, bere 'Counting stars' abestiak laugarren lekua jaso baitu, hiru postu aurera eginez. Miley Cirusek postu bat behera egin eta  'We can't stop' kantuarekin bostgarren postuan dugu aste honetan. Bide bera hartu du Katy Perryk ere, eta seigarren postuan dago 'Roar' abestiarekin, postu bat beherago.

Joan den astean baino postu bat gorago gelditu dena Ellie Goulding izan da, 'Burn' abestiarekin zazpigarren lekua hartu baitu. John Newman abeslariak, aldiz, zertxobait atzera egin du zerrendan eta zortzigarren lekuan gelditu da, 'Love me again' kantua hartuta.

Passenger taldeak 'Let her go' abestiarekin bi postu igo eta bederatzigarren lekua bereganatu du aste honetan. Robin Thicke ft. T.I. & Pharrell taldea hamargarren lekuan gelditu da, 'Blurred Lines' abestia hartuta.

Hauek dira ondorengo postuetan daudenak:

11. Vendetta: 'Ekainak 24'

12. Capital Cities: 'Safe & Sound'

13. Macklemore & Ryan Lewis ft. Ray Dalton: ' Can't hold us'

14. Alex Hepburn: 'Under'

15. Fermin Muguruza: 'Zugarramurdin akelarrea'

16. Britney Spears: 'Work bitch'

17. Daft Punk ft. Pharrell Williams: 'Lose yourself to dance'

18. Icona Pop: 'I love it'

19. Naughty Boy ft Sam Smith: 'Lalala'

20. Olly Murs: 'Dear Darlin'

 

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

- Imagine Dragons: 'Radioactive'

- Kometa: 'Momentuaren zai'

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean