00:00

Gaztea

Hiriko kulturen topaketa

BreakOnStage jaialdia larunbatean helduko da Bilbora

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Shotta rap talde andaluziarrak eta La Bandha del patio bilbotarrek jarriko dute musika Bilbao Arenan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Larunbatean, BreakOnStage jaialdiaren beste edizio bat hartuko du Bilbok. Hain zuzen, Bilbao Arena Kirol Jauregia bilakatuko da hiriko kulturen topaleku egun horretan.

Iaz 5.000 lagun inguru bildu zituen jaialdiak, eta aurten ere agertoki bakarrean hainbat jarduera eskainiko dituzte, beste horrenbeste jarraitzaile bil daitezen.

Unean uneko berrikuntzei helduta, The Predatorz errusiarrei eta Infamous frantziarrei gordeko diete lekua. Lehenak munduko breakdance talde txapeldunak dira; bigarrena, ostera, Europako breakdance talderik onena da.

Erakusketarik ere ez da faltako, Scooter Freestyle txapelketa, Parkour ikuskizuna eta Bost Urban Dance lehiaketa egongo baitira jaialdia girotzeko.

Musikari dagokionez, Shotta rap talde andaluziarrak eta La Bandha del patio bilbotarrek jantziko dute doinuz Bilbao Arena.

Sarrerak

Sarrerak 10 euroan daude salgai, Kutxabanken kutxazainetan eta Interneten.

 

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean