22:51

Gaztea

Bira Europan

Berri Txarrakek aretoak zergatik betetzen dituen erakutsi du berriro

M.G.

Nantesen (Frantziako Estatua) pertsona bakarra agertu zen kontzertuan, eta hala ere, dena eman zuten agertoki gainean, konplexurik gabe.

1:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Berri Txarraken kontzertu bat imajinatzen badugu, beti etorriko zaigu burura jendez betetako areto, txosna, plaza, edo dena delako bat.

Urteen joan-etorrian, talde nafarrak aretoak goraino betetzeko gaitasuna lortu du, eta asko izan daitezke arrazoiak: musikaren kalitatea, musikarien trebetasuna, abesti itsaskorrak egitea…

Baina egunotan Europan zehar egiten ari diren biran beste arrazoi bat eman diete jarraitzaileei eta musikazaleei haien musikan sinesteko. Izan ere, Nantesen kontzertua eman zuten, eta ikusle bakarra agertu bazen ere, Berri Txarrakek dena eman zuen taula gainean, "zale horrek dena merezi duelako".

 

 

"Batzutan gertatzen da. Ez da ezer gertatzen", mezu labur batekin laburbildu dute Nantesen gertatutakoa.

Gaur Parisen dira, eta berriro dena emango dutela hitzeman dute. Norbaitek zalantza egiten al du?

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean