08:31

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Twenty One Pilotsek lortu du aste honetan Top Gaztearen lehen postua

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Nøgen taldearen 'Ez da Ondo Aterako' abestiak bigarrenera egin du behera, eta Ariana Granderen 'Thank U, Next' asteko hiru kanta bozkatuenen artean sailkatu da.

  • Nøgen, Ahotsenean

    Nøgen, Ahotsenean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Twenty One Pilotsen "My Blood" abestia jarri da aste honetan Top Gaztea zerrendaren lehen postuan, eta Nøgenen "Ez da Ondo Aterako" kanta bigarren dago orain. Ariana Grande eta bere "Thank U, Next" arrakasta, bere aldetik, hiru bozkatuenen artean sailkatu da, entzuleen botoei esker.

Ondoren, Huntzak gora egiten jarraitzen du beste aste batez, laugarrenean baitago "Lasai, Lasai"; atzetik, bosgarren, Ava Maxen "Sweet But Psycho". Jarraian, Gatiburen Azken Indioak disko berriko "Salto" jarri da seigarren. Rosaliak, berriz, indarra galdu du, eta zazpigarrenera egin du behera, "Pienso en tu Mirá" lanarekin.

Asteko gorakada nabarmenena Esne Beltzak egin du "Argitzeraino" abestiari esker. Dua Lipak bederatzigarren jarraitzen du aste honetan ere, eta Izaki Gardenak taldearen "Dena Oskol" melodiak, hamargarren.

1.- TWENTY ONE PILOTS: My Blood

2.- NØGEN ft LA M.O.D.A.: Ez da Ondo Aterako

3.- ARIANA GRANDE: Thank U, Next

4.- HUNTZA: Lasai, Lasai

5.- AVA MAX: Sweet But Psycho

6.- GATIBU: Salto

7.- ROSALIA: Pienso en tu Mirá

8.- ESNE BELTZA: Argitzeraino

9.- DUA LIPA: Kiss and Make Up

10.- IZAKI GARDENAK: Dena Oskol

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean