08:31

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Ava Maxen 'Sweet But Psycho", Top Gaztea zerrendaren lehen tokian

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Bigarren postua Carolina Durante eta Amaia Romeroren 'Perdona'rentzat da aste honetan; hirugarren, berriz, Olatz Salvador dago, 'Lokarriak' abestiarekin.

  • Ava Max: ''Sweet But Psycho''

    Ava Max: "Sweet But Psycho"

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aste honetan, Ava Maxen "Sweet But Psycho" abestia iritsi da Top Gaztea zerrendaren gorenera. Amaia Romerok Carolina Durante taldearekin egindako kolaborazioak, bere aldetik, ("Perdona") bigarren postura egin du behera. Olatz Salvadorren "Lokarriak" melodia hirugarrean kokatu da, entzuleen botoei esker.

Ondoren, Miley Cyrusen eta Mark Ronsonen "Nothing Breaks Like a Heart" kanta aurkituko dugu laugarren postuan; Panic At The Discoren "High Hopes" bosgarren, eta Gatibu taldearen "Salto" seigarren, hiru toki behera eginda.

Lukas Grahamen "Love Someone" kantuak zazpigarrenari eutsi dio beste aste batez. Horrez gain, David Guetta, Bebe Rexha eta J Balvin indartsu sartu dira abesti bozkatuenen zerrendan, "Say My Name" doinuarekin, eta zortzigarrenera egin dute gora. Lola Indigo eta Mala Rodriguez daude bederatzigarren "Mujer Bruja"ren erritmoan, eta, azkenik, Huntza taldearen "Lasai, Lasai" arrakastak itxi du aste honetako zerrenda.

1.- AVA MAX: Sweet But Psycho

2.- CAROLINA DURANTE ft. AMAIA: Perdona (Ahora sí que sí)

3.- OLATZ SALVADOR: Lokarriak GATIBU: Salto

4.- MARK RONSON & MILEY CYRUS: Nothing Breaks Like a Heart

5.- PANIC AT THE DISCO: High Hopes

6.- GATIBU: Salto

7.- LUKAS GRAHAM: Love Someone

8.- DAVID GUETTA, BEBE REXHA & J BALVIN: Say My Name

9.- LOLA INDIGO & MALA RODRIGUEZ: Mujer Bruja

10.- HUNTZA: Lasai, Lasai

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena