Gaztea
Aste honetako sailkapena
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
Bigarren postuan Ariana Grande dago '7 Rings' abestiak lortutako botoei esker; eta, hirugarren, beste aste batez, Miley Cyrusen eta Mark Ronsonen 'Nothing Breaks Like a Heart'.
Olatz Salvador
Aste honetan, Olatz Salvadorren "Lokarriak" kantua dago Top Gaztea zerrendaren gorenean. Ondoren, Ariana Granderen "7 Rings" abestiak gora egin du eta bigarren jarri da, entzuleen botoei esker. Miley Cyrusen eta Mark Ronsonen "Nothing Breaks Like a Heart" aurkituko dugu, beste aste batez, hirugarren postuan.
Ava Maxen "Sweet But Psycho" abestiak, berriz, hiru postu egin ditu behera, lehenengotik laugarrenera. Lola Indigo eta Mala Rodriguez, bere aldetik, gora doaz "Mujer Bruja"ren erritmoan, bosgarren kokatuta. Yo Ciervoko donostiarrak ere gora egiten ari dira astez aste, "Mundu honetan" proposamenarekin, seigarren tokira iritsi baitira. Bestalde, Amaia Romerok Carolina Durante taldearekin egindako kolaborazioak ("Perdona") indarra galdu eta zazpigarrenera egin du behera.
Calvin Harris eta Rag'n'Bone Man top hamarrean sartu dira aste honetan, "Giant" arrakastarekin. Zortzigarren postuan daude.
Bederatzigarren eta hamargarren tokiak bere horretan mantendu dira aste honetan: David Guettaren, Bebe Rexharen eta J Balvinen "Say My Name", bederatzigarren, eta Gatibu taldearen "Salto", hamargarren.
1.- OLATZ SALVADOR: Lokarriak
2.- ARIANA GRANDE: 7 Rings
3.- MARK RONSON & MILEY CYRUS: Nothing Breaks Like a Heart
4.- AVA MAX: Sweet But Psycho
5.- LOLA INDIGO & MALA RODRIGUEZ: Mujer Bruja
6.- YO CIERVO: Mundu honetan
7.- CAROLINA DURANTE ft. AMAIA: Perdona (Ahora sí que sí)
8.- CALVIN HARRIS ft. RAG'N'BONE MAN: Giant
9.- DAVID GUETTA, BEBE REXHA & J BALVIN: Say My Name
10.- GATIBU: Salto
Zerrenda osoa, hemen.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.