06:56

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Sua taldearen 'Zapatu gaua' Top Gaztea zerrendaren gorenean, beste aste batez

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Batetik, bigarren geratu dira Don Patricio eta Cruz Cafune 'Contando Lunares'ekin; bestetik, Ed Sheeranen eta Justin Bieberren 'I Don't Care' jarri da hirugarren.

  • Sua taldea

    Sua taldea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Sua taldearen "Zapatu Gaua" abestiak Top Gaztea zerrendaren lehen postuari eutsi dio beste aste batez, entzuleen botoei esker. Gaztearen Maketa Lehiaketa irabazi du aurten banda bizkaitarrak.

Bigarren jarri dira, bestalde, Ed Sheeran eta Justin Bieber, "I Don't Care" kolaborazioari esker. Lil Nasek eta Billly Ray Cyrusek hirugarren postuari eutsi diote, "Old Town Road" proposamenarekin. Ondoren, Amaiaren "El Relámpago" dago laugarren. Don Patricio eta Cruz Cafuneren "Contando Lunares" abestiak, berriz, bigarrenetik bosgarrenera egin du behera.

Avicii eta Aloe Blaccen "SOS" proposamenak seigarren jarraitzen du aste honetan. Zortzi toki gora eginda, Shawn Mendesen "If I Can't Have You" zazpigarren ipini da.

Billie Eilishen "Bad Guy"k beste postu bat galdu duenez, zortzigarren dago aste honetan. Azkenik, honako bi abesti hauek itxiko dute 'Top 10' zerrenda: Taylor Swiften eta Brendon Urieren "Me" (bederatzigarren), eta Duplaren "Nahi dudana izango naiz" (hamargarren).

1.- SUA: Zapatu gaua

2.- ED SHEERAN ft JUSTIN BIEBER: I Don't Care

3.- LIL NAS ft BILLY RAY CYRUS: Old Town Road (Remix)

4.- AMAIA: El Relámpago

5.- DON PATRICIO & CRUZ CAFUNE: Contando Lunares

6.- AVICII ft. ALOE BLACC: SOS

7.- SHAWN MENDES: If I Can't Have You

8.- BILLIE EILISH: Bad Guy

9.- TAYLOR SWIFT ft. BRENDON URIE: Me

10.- DUPLA: Nahi Dudana Izango Naiz

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean