12:33

Gaztea

Agenda

Bulego, Izaro, Chill Mafia, Willis Drummond eta Kai Nakai, asteburuko kontzertuen artean

Gaztea

Kontsultatu hemen asteburuko emanaldien agenda.

  • Izaro

    Izaro. Argazkia: Gaztea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Kontzertuz josita dator iraileko bigarren asteburua. Hona ostiraletik igandera ikusgai izango diren emanaldien laburpena.

Ostirala

Grises (21:30) eta Bulego (19:30) taldeak izango dira ikusgai, Andoaingo Goiko Plazako frontoian. Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, Sara Zozaya arituko da, Lemoakustik jaialdiaren baitan (19:00).

Arrasaten, Eneritz Furyak izango da, Kulturate Akustikoan ekimenaren baitan, 20:00etan. Lesakako plazan arituko da MICE, 19:00etatik aurrera.

Bestela, Kai Nakaik kontzertua emango du Galdakaoko Ardanza parkean (20:00); eta Dupla eta Selektah 9MM, ostera, Elorrioko Ganondo parkean (19:30).

Atarrabiako Udaletxeko Plazan, Kilimak taldea arituko da, 20:00etatik aurrera.

Larunbata

Izarok Tolosako zezen plazan eskainiko du emanaldia, 19:00etatik aurrera. Bestela, Sara Zozaya Markina-Xemeingo Uhago Kultur Elkartean izango da (19:00); eta, Willis Drummond, Galdakaoko Ardanza parkean (20:00).

Legutioko gaztetxean, Brigade Loco, Nafarroa 1512 eta No Limits arituko dira. Erandion, berriz, Joseba B. Lenoir Gangen kontzertua izango da ikusgai, 19:00etan.

Azkenik, Chill Mafia Otxandioko Mekoleta auzoan izango da iluntze honetan.

Igandea

Gernikako Iparragirre elkartean, Viva Belgrado eta Etxekalte izango dira, 13:30etik aurrera.

Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean, Ekhi Lambert izango da ikusgai; eta Arrasateko Kulturate Akustikoan, Buffalo ft. Nacho Soto (20:00).

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean