10:25

Gaztea

Streaming bidez

Donostia Festibaleko kontzertuak, zuzenean, Gaztearen eskutik

Berezi fernandez | EITb Media

18:00etatik aurrera, J Largo, Aigory, SIMONA, Lagrimas de Sangre eta Los Chikos Del Maizen kontzertuak streaming bidez izango dira ikusgai, eitb.eus-en.

  • Los Chikos Del Maíz

    Los Chikos Del Maíz

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostia Festibalaren hamargarren urteurrenean, covid-19aren kontrako segurtasun neurriei egokitutako edizioa prestatu dute. Kase O zaragozar rap musikariak, Lagrimas de Sangre kataluniarrek eta Los Chikos del Maiz balentziarrek, besteak beste, musika urbanoz beteko dute Anoetako Belodromoa.

Ateak 17:30ean irekiko dituzte eta 18:00etan hasiko da jaialdia, J. Largoren kontzertuarekin. Ordutik aurrera, Gaztearen webgunean jaialdia zuzenean jarraitzeko aukera izango da, streaming bidez.

Bertan, emanaldi guztiak izango dira ikusgai, Kase O-rena salbu. Gainera, festibalaren aurtengo edizioa Nahieran izango da ikusgai, asteburutik aurrera.

Zuzeneko emisioaz gain, ekitaldiari jarraipen berezia egingo diogu Gaztearen sare sozialetan.

Kontzertuak, orduka

18:00 J. Largo

18:35 Aigory

19:15 SIMONA

20:10 Lagrimas de Sangre

21:30 Los Chikos Del Maiz

23:10 Kase O Jazz Magnetism

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean