12:37

Gaztea

Kontzertua

Gorka Urbizuk Realaren eta Athleticen arteko derbian joko du, igande honetan

B. F. | EITB Media

Musikari nafarraren kontzertuak bi zati izango ditu, partidaren aurretik eta atsedenaldian joko baitu.

  • Gorka Urbizu

    Gorka Urbizu. Argazkia: Gaizka Peñafiel

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gorka Urbizuk Reale Arenan joko du igande honetan (urriak 31), Realaren eta Athleticen arteko derbian. Musikari nafarraren kontzertuak bi zati izango ditu, partidaren aurretik eta atsedenaldian joko baitu.

Kontzertuak eta kultur ekitaldiak kirolarekin uztartzeko "Reala Zuzenean Band" ekimenaren baitan antolatu dute Berri Txarraken abeslariaren emanaldia. Futbol taldearen komunikazio sailak aurreratu duenez, ostiralean emango dute jakin beharreko informazio guztia. Hala ere, sorpresa gehiago egongo direla aurreratu eta bazkideei denboraz joateko gomendioa egin die Realak.

Gorka Urbizu Berri Txarraken burua izan da taldea sortu zenetik (1994) 2019an etenaldi mugagabea iragarri zutenera arte. Azkenaldian, La M.O.D.A taldearekin aritu da Urbizu, ekoizle gisa. Abenduaren 17an plazaratuko du diskoa taldeak, "Nuevo cancionero burgales" izenekoa.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean