11:16

Gaztea

Musika

Sareetan ikusia: Amaiaren bigarren diskoa eta Rigoberta Bandiniko Meméren estreinako abestia

B. F. | EITB Media

Amaia nafar artistak maiatzaren 13an kaleratuko du bere bigarren diskoa: “Cuando no sé quién soy”.

  • Amaiaren bigarren diskoaren azala

    Amaiaren bigarren diskoaren azala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ostiraletan ohikoa den moduan, musika albisteek sareak bete dituzte gaurkoan. Batetik, Amaiak bere bigarren lanaren kaleratze data publikatu du bere sare sozialetan: maiatzaren 13an izango da entzungai "Cuando no sé quién soy". Diskoko abestien artean, bi kolaborazio daude: Rojuurekin egindako Quiero pero no eta Aitanarekin egindako La canción que no quiero cantarte.

Bestetik, Meméren lehen singlea entzun dugu gaur. Zer den Memé? Rigoberta Bandini taldeko Belen Barenysen bakarkako proiektua. Gaur aurkeztu du La contraseña del gmail izeneko lehen singlea, eta dagoeneko 25.000 jarraitzaile ditu bere Instagram profilean. Jada plataforma guztietan entzungai dagoen abestiak rap, pop eta balada trazak ditu.

Artista Paula Ribóren (Rigoberta Bandiniko ahots nagusia) lehengusina eta Juan Barenysen (Rigoberta Bandiko perkusionista) arreba da. Bitxikeria gisa, nebak Belen esaten ez zekienez, Memé deitzen ziola erakusten umetako bideo bat publiktu du artistak Instagramen, bere izen artistikoa nondik datorren azaltzeko.

 

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean