15:54

Gaztea

Kontzertuak

ZETAK, Vulk, Skakeitan, Los Zopilotes Txirriaos, Liher eta Zea Mays, asteburuko kontzertuen artean

B. F. | EITB Media

Basauriko eta Durangoko jaietako kontzertuez gain, Mondragon Unibertsitatearen 25. Urtemugako zuzenekoak eta Andoaingo Gazte Egunekoak izango dira protagonista.

  • Vulk

    Vulk. Argazkia: Aitor Mendilibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Kontzertuz lepo dator asteburua Euskal Herrian. Besteak beste, ZETAK, Vulk, Skakeitan, Los Zopilotes Txirriaos, Liher eta Zea Maysen zuzenekoak ikusteko aukera izango dugu aste bukaera honetan.

Ostirala

Atarrabiako Totem aretoan, Liher eta Pleura taldeak arituko dira oholtza gainean. 19:30ean hasiko dira emanaldiak, eta sarrerak salgai daude hemen 12 euroan.

Ondarroako gaztetxean, Betepaeta musika zikloari ekingo diote ostiral honetan, Pogrom eta Ezta Ilen taldeen kontzertuekin. Sarrerak herriko Anaitasuna tabernan eta Zurrumurru liburu dendan eskura daitezke, 5 euroan.

Durangoko San Fausto jaien egitarauaren baitan, Añube, Vulk eta Los Zopilotes Txirriaos izango dira ikusgai. 22:00etan hasiko dira kontzertuak txosnagunean.

Basauriko festetan, ostera, Andy y Lucasek eskainiko dute zuzeneakoa Arizgoiti plazan 22:30ean. Gero, DJ Bullek gaua girotuko du San Fausto plazatik 00:00etan hasita.

Bestela, Mondragon Unibertsitatearen 25.uUrtemugaren festan, Mugi Panderoa, Skakeitan eta ZETAK izango dira ikusgai.

Larunbata

Andoaindarrek Gazte Eguna ospatuko dute gaztetxean. Arratsaldean, Andoni Ollokiegi Gazteako kolaboratzaile eta bakarlaria arituko da oholtza gainean. 22:00etatik aurrera, berriz, Ameba eta Xiberoots ikusteko aukera izango da. Sarrerek 7 euro balio dute, eta gaztetxean bertan eskuratu daitezke.

Bilbao Arenan (Miribilla), Extremoduroko Robek eskainiko du zuzenekoa 21:00etan. Pistako tiketak agortuta dauden arren, harmailetakoak salgai daude oraindik, 39 euroan.

Azkenik, Durangoko jaietan, Zea Mays talde bizkaitarraren kontzertua egongo da. Ezkurdi plazan joko dute 23:00etan.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean