11:16

Gaztea

Jaialdiak

Zahara eta Nacho Vegas kartelburu, asteburu honetan, MAZ Basauriren hamargarren edizioan

B. F. | EITB Media

Azaroaren 11n eta 12an izango da aurtengo MAZ Basauri. Ordainpeko zein doako kontzertuez gozatzeko aukera izango da Social Antzokian eta San Migel auzoko Pinceles parkean.

  • Zahara

    Zahara. Argazkia: @nereacoll

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Asteburu honetan, azaroak 11 eta 12, egingo da MAZ Basauriren hamargarren edizioa. Doako kontzertuak San Migel auzoko Pinceles parkean izango dira, eta ordainpekoak, ostera, Social Antzokian.

Artista gonbidatuei dagokienez, Zahara eta Nacho Vegas izango dira kartelburuak. Bestela, Full Cab, Mountain Men, Julen Burgos, Deñe, Kurixe, Basurita eta Enric Montefuscok osatuko dute musika programa.

Social Antzokiko kontzertuetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, hemen, 12 euroren truke. Bertako txarteldegian ere salgai egongo dira, 15 euroan. Jaialdiko antolatzaileek jakitera eman dutenez, zuzenekoak zutik ikusiko dira, eta barra zerbitzua berreskuratuko dute aurten.

Aipatutakoaz gain, haurrentzako programazio berezia prestatu du aurten MAZ Basaurik. Txiki MAZ izeneko gunean, DJ saio bat, kontzertu bat eta musika ikuskizun bat izango dira ikusi eta entzungai.

Programazioa, egunez egun


Ostirala, azaroak 11

Social Antzokia, 12 € + gastuak aldez aurretik / 15 € egunean bertan


21:00   Ateak irekitzea
21:30   Full Cab
22:30   Zahara
 
Larunbata, azaroak 12
 
Txiki MAZ-Pinceles parkea (Garbileku kalea 5, San Migel, Basauri)


11:30   Mugu (DJ saioa)
12:00   Matraka Ma Non Troppo (Trakamatraka konpainiaren musika ikuskizuna)
12:50   Mugu (DJ saioa)
13:20   Mountain Men (kontzertua)
 
MAZ kalean-Pinceles parkea (Garbileku kalea 5, San Migel, Basauri)


17:30   Julen Burgos
18:15   Deñe
19:00   Kurixe
19:45   Basurita

Social Antzokia, 12 €+ gastuak aldez aurretik / 15 € egunean bertan


21:00   Ateak irekitzea
21:30   Enric Montefusco
23:00   Nacho Vegas

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean