13:40

Gaztea

ESTREINALDIA

Gatibuk “EH Distopikala” diskoa kaleratu du

EITB MEDIA

Talde gernikarrak bere 10. diskoa aurkeztu du, pop elektronikoa, funkya, doinu latinoak eta tropikalak nahasten dituena.

  • Disko berria.

    Disko berria.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gatibu talde gernikarrak EH Distopikala izeneko diskoa kaleratu du. Lana 7 kantuk osatzen dute, eta "gorputza eta gogoa astintzeko dei bat" da.

Taldeak azaldu duenez, Emili Bosch ekoizlearen gidaritzapean, pop elektronikoa, funkya, doinu latinoak eta tropikalak nahasten ditu diskoak.

Izenburu kuriosoak, batetik, 80ko hamarkadan ospetsu egin zen Euskal Herri Tropikala kontzeptuari egiten dio erreferentzia; beste alde batetik, pandemiak zein larrialdi klimatikoak jendartean eragin duen etorkizun distopiko ia apokaliptiko baten iragarpenari.

Diskoaren aurkezpen kantua "Ezin Disimulatu" deitzen da.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean