12:30

Gaztea

BIRA

Zetakek bira amaierako beste data bat iragarri du, 2 "sold out" egin ondoren

EITB MEDIA

Taldeak 3 bira amaierako kontzertu eskainiko ditu Bilboko Kafe Antzokian. Lehenengo kontzertuaren sarrera guztiak 45 minututan agortu ziren, eta bigarrenerakoak ere ordu gutxitan saldu dira.

  • Zetak. Argazkia: Zeid Fest.

    Zetak. Argazkia: Zeid Fest.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zetak taldeak hirugarren kontzertua iragarri du hurrengo urtean izango den bira amaierarako. Azken data hori bira amaierako beste bi kontzertuen sold outen ondoren dator, sarrerak berehala saldu baitira.

Data berria 2023ko urriaren 5ean izango da Bilboko Kafe Antzokian, eta sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke. Sarrerak agortuta dituzten kontzertuak horren hurrengo bi egunetan, urriaren 6an eta 7an, izango dira Bilboko areto berean.

Taldeak orain dela 2 egun iragarri zuen bira amaieraren lehenengo data, eta sarrerak 45 minututan agortu ziren. Zaleen grina ikusita, bigarren data bat gaineratu zuten, eta horretan ere sarrerak berehala saldu dira. Hirugarren kontzertuak ere lortuko ote du "sold out"?

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean