15:14

Gaztea

Agenda

Belako, Nøgen, Kerobia eta Tatxers, asteburuko kontzertuen artean

B. F. | EITB Media

Aretoetako musika programazioaz gain, Zama Doinuz Arindu jaialdia egingo dute Etxarri Aranazko kultur etxean.

  • Belako

    Belako. Argazkia: @belako

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Musikaz blai dator urteko bigarren asteburua. Besteak beste, Belako, Nøgen, Kerobia, Tatxers, Lorelei eta ETSko Iñigo Etxezarreta zuzenean ikusteko aukera izango da.

Ostirala

Amurrioko Burubio Kultur Elkartean, The Guilty Brigade eta Zutik taldeek kontzertua eskainiko dute. Sarrerak salgai daude, bederatzi euroren truke aurresalmentan eta hamabiren truke bertan erosiz gero.

Tolosako Bonberenean, Pleura eta Meliora bandek joko dute, 22:00etan. Tiketak salgai daude, 8 euroan.

Donostiako Dabadaba aretoan, Jimena Amarillo valentziar artistak eskainiko du zuzenekoa, "sarrerarik gabe" kartelarekin.

Larunbata

Aiako Probalekuan, 22:30etik aurrera, Belako bizkaitar taldea oholtza gainera igoko da. Oraindik sarrerak salgai daude, 15 euroan.

Igandean

Zama Doinuz Arindu jaialdiaren zazpigarren edizioa egingo dute Etxarri Aranazko kultu etxean. Nøgen, ETSko Iñigo Etxezarreta, Kerobia, Jon Maia, Lorelei, Tatxers eta Kalakan taldeak arituko dira bertan, 17:00etan hasita.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean