12:06

Gaztea

Bilbao BBK Live

Gaztea Bilbao BBK Liven: saio berezia eta bertan gertatuko den guztia, zuzenean

Gaztea | EITB Media

Uztailaren 6an hasi eta 8ra bitartean, Kobetamendin izango gara, jaialdiak eskaintzeko duen guztiaren berri ematen.

  • Ibon Fernandez, Maite Garmendia eta Alain Perez

    Ibon Fernandez, Maite Garmendia eta Alain Perez. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aurten ere, Kobetamendin izango da Gaztea, uztailaren 6tik 8ra bitartean, Bilbao BBK Live jaialdian. Egunero saio berezia egingo dute Maite Garmendia, Ibon Fernandez eta Alain Perezek, 20:30etik 21:30era.

Festibalean gertatzen den guztiaren berri behar bezala emateko, txoko berezia prestatu dugu. Iazko legez, San Miguel oholtzaren ondoan egongo da gure seta. Bertatik pasatuko dira jaialdian joko duten artistak eta gonbidatu bereziak.

Gurera gerturatzeko aukerarik ez dutenek programaz zuzenean gozatzeko aukera izango dute, gure YouTubeko kanalean eta webgunean. Izan ere, saioa streaming bidez ikusteko parada izango da, baita irrati bidez entzuteko ere.

Aipatutakoaz gain, Kobetamendin gertatzen den guztia kontatuko dizuegu gure sare sozialetan. Jaialdiak iraun bitartean, jarraipen berezia egingo dugu gure Instagram, Twitter eta Facebook profiletan.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean