12:08

Gaztea

Musika

'Åben Cirkel', Nøgenen disko berriaren izena

B. F. | EITB Media

Ezusteko berri bat eman digute donostiar taldeko kideek Instagram bitartez publikatutako bideoan.

  • Nøgen

    Nøgen. Argazkia: @nogenband

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Espero ez genuen iragarpena jaso dugu azken orduetan. Nøgen taldeak bideo bat publikatu du bere sare sozialetan, 'Åben Cirkel - azaroaren 3' titulupean.

Bertan, hainbat paisaia ikus daitezke, eta bi ahotsek irakurritako hainbat esaldi entzun. Tituluaren azpian, honako testua: "Momentua ez delako berriro errepikatuko, bihar izango ez garelako, aurrera ez bagoaz atzera goazelako, saiatu eta erori".

Datu gehiago ezagutzeke, banda donostiarraren disko berria izan daiteke iragarri berri dutena. Bada, taldearen orain arteko bi diskoek daniar izenburuak dituzte (LIV TIL DODEN eta Under Alt).

Gure ikerketarekin jarraituta, 'Åben Cirkel' hitzen esanahia bilatu dugu: zirkulu irekia.

Egun bat baino ez dugu behar izan gure usteak konfirmatzeko, Åben Cirkel Nøgenen estudioko hirugarren diskoa izango da. Eta ez dugu asko itxaron beharko zuzenean entzuteko; izan ere, aurkezpen biraren kartela publiko egin du talde donostiarrak.

Iruñean (azaroak 17), Gasteizen (azaroak 18), Bilbon (azaroak 24) eta Donostian (abenduak 30) joko dute estreinakoz errepertorio berria.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean