12:42

Gaztea

Jaialdiak

Tremenda Jauria, Merina Gris, Silitia eta Depedro, 2023ko MAZ Basaurin

Gaztea | EITB Media

Jaialdiaren hamaikagarren edizioa azaroaren 11n itzuliko da Basaurira, Gazteak babestuta. Social Antzokiko ordainpeko kontzertuez gain, doakoak ere izango dira herriko kaleetan.

  • Tremenda jauria

    Tremenda jauria. Argazkia: @tremendajauria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

MAZ Basauri musika jaialdia bueltan dator, azaroaren 10 eta 11n, bertako zein espainiar Estatuko artista paregabeek osatutako kartelarekin. Silitia, Merina Gris, Tremenda Jauria, McEnroe eta Depedro artistek Social Antzokian joko dute, ordainpeko sarrerarekin.

Kalean, La Perra Blanco, Erein, Ginger eta Arde Marte banden zuzenekoaz gozatzeko aukera izango da, azaroaren 11n (larunbata).

Egun berean, Txiki MAZ izeneko txokoa antolatu du jaialdiak, umeei zuzendutako kale ekintzekin.

Sarreren salmenta

Urriaren 4an izango dira eskuragarri Social Antzokiko kontzertuetarako sarrerak, 10:00etan socialantzokia.eus webgunean, antzokiaren txarteldegian edo Kutxabanken (12 €+ gastuak aldez aurreko salmentan eta 15€ kontzertuaren egunean bertan, leihatilan).

Programazioa, egunez egun

Ostirala, azaroak 10

Social Antzokia

21.00   Silitia

Merina Gris

Tremenda Jauría (aurrerago zehaztuko dituzte ordutegiak)
 
Larunbata, azaroak 11
 
Txiki MAZ: Doan kalean (aurrerago zehaztuko dira kokapena eta ikuskizun bakoitzaren ordutegia)

11.00 Williamen (Los Brazos) kontzertua

Makhazi Art (Garapen pertsonala artearen bitartez)

Mugu & Mr. Chase DJ saioa eta tailerra

Katxopan antzerkia eta aktibismoa

Social Antzokia

21.30   McEnroe

Depedro (aurrerago zehaztuko dute ordutegia)

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean