13:03

Gaztea

Telebista

Martin Urrutia getxoztarra, "Operación Triunfo"ko pasabidea igaro duen lehen lehiakidea

B. F. | EITB Media

18 urte ditu, aktorea izan nahi du eta OTko lehen lehiakide ofiziala da, akademiako irakasleek hala erabakita.

  • Martin Urrutia

    Martin Urrutia. Youtubeko bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Martin Urrutia getxoztarra Operación Triunfoko lehen lehiakide ofiziala da, lehiaketako lehen saioan irakasleek hala erabakita. 18 urteko artistak Keaneren "Somewhere Only We Know" abestu zuen talent showko lehen atalean, eta Noemi Galera akademiako zuzendaria hunkitzea lortu zuen. Honek eman zion, bere botoarekin, akademiarako sarbide zuzena.

Sareetan ere kritika positiboak jaso zituen Martinek, eta askok Miqui Nuñez OTko lehiakide ohiarekin alderatu zuten bere kantatzeko modua.

OTko castingean ezagutu genuen Martin, uda bukaeran. Orduan grabatutako bideoan, kantatzeaz gain, aktore izateko prestatzen ari dela azaldu zuen.

Akademiara sartuz gero eskaintzeko zuenaz galdetuta, "freskotasuna" erantzun zuen bizkaitarrak. Gainera, bitxikeria bat aitortu zuen: umetatik, bideojokoen zale sutsua dela.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean