12:33

Gaztea

Musika

Grises taldeak azken kontzertua emango du abenduaren 30ean, Azpeitian

B. F. | EITB Media

20 urteko ibilbide oparoaren ostean, taldeak oholtzak utzi behar zituela iragarri zuen 2022an.

  • Grises

    Grises

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Grises taldeak abenduaren 30ean emango du bere azken kontzertua, Azpeitiko San Agustin Kulturgunean. Bertan itxiko dute 20 urteko ibilbide oparoa, gertukoen eta zaleen epeltasunean.

2022ko urrian eman zuten bandaren ibilbidearen amaieraren inguruko berria. "Pixkanaka joango gara agurraren xehetasun gehiago ematen. Tristea izango da, baina taldeak merezi duen amaiera handia izatea nahi dugu", adierazi zuten orduan taldekideek.

Hainbat hiri eta herrietako oholtzak azkenekoz zapaldu ostean, iritsi da eguna. Larunbat honetan, abenduak 30 (22:30ean), Grisesek bere errepertorioko abesti kutunen errepasoa egingo du, agur esan aurretik. Sarrerak eskuragarri daude, hemen.

Azken kontzertuko kartela

Azken kontzertuko kartela

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean