11:21

Gaztea

Kontzertuak

TOC, Txopet, Brava, Eire eta Anari, Gernikako Lekuek jaialdian

B. F. / N. V. | EITB Media

Martxoaren 21etik 24ra bitartean egingo dute aurtengo edizioa, Gernikako hainbat tokitan. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

  • Txopet

    Txopet. Agazkia: Nerea Garcia Berriozabal

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gernikako Lekuek jaialdiak iragarri ditu aurtengo ediziorako lehen izenak. Martxoaren 21etik 24ra, kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak eta beste hamaika ekimen eskainiko ditu Lekuek jaialdiak.

Zuzenekoetan, hauek dira karteleko lehen izenak. Martxoaren 21ean, Aurora Beltrán Tahures Zurdos taldeko abeslari ohiak kontzertua eskainiko du Iparragirre Rock elkartean. 22an, Anari (Lizeo antzokian, 20:00etan), The Titanians (Kult Parnasoan, 00:00etan) eta TOC eta Txopet (Astran, 21:00etan) izango dira ikusgai.

Martxoaren 23an, Lisabören txanda iritsiko da, Iparragirre Rock elkartean, 21:00etan. Egun berean, Bravak eta Eire bikoak Astrako giroa berotuko dute, 21:00etatik aurrera.

Bonuak salgai daude dagoeneko, 25 euroan, Gernikako Lekueken webgunean. Formatu fisikoan eskuratu nahi izanez gero, Astrara hurbil zaitezke (17:00etatik 20:00etara).

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean