Itxi

Albisteak

Albisteak

Albisteak

Irailak 25

Jasone Agirre kazetaria izango da EH Bilduren zerrendaburua Bizkaian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Arnaldo Otegi izango da koalizioaren Gipuzkoako zerrendaburua eta Miren Larrion, berriz, Arabako zerrendaburua.

  • Jasone Agirre. Argazkia: EiTB

    Jasone Agirre. Argazkia: EiTB

Jasone Agirre kazetaria izango da EH Bilduko Bizkaiko zerrendaburua irailaren 25ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, koalizio abertzaleak ohar bidez jakinarazi duenez.

Koalizioaren esanetan, oinarriek izenak proposatzeko eta botoa emateko aukera izan dute hainbat bide erabilita: EH Bilgunean eta batzarrek, EH Bilduren Komunitatea edota Whatsapp eta Telegram aplikazioak.

Koalizioari Bizkaiko zerrendaburua izendatzea bakarrik falta zitzaion; izan ere, Arnaldo Otegi eta Miren Larrion izango dira, hurrenez hurren, Gipuzkoako eta Arabako zerrendaburuak. Jasone Agirreren hautaketarekin koalizioak itxitzat eman du zerrendaburuak aukeratzeko prozesu parte-hartzailea eta hurrengo asteetan zerrenden osaketari ekingo dio.

1968. urtean Abadiñon jaioa Jasone Agirre Garitaonaindiak ETBko albistegietan egiten du lan 1991. urtetik. EITBko Erredakzio Kontseiluko sortzailetariko bat izan zen eta Berdintasun Batzordeko kidea ere bada.

Emakumeek pairatzen dituzten tratu txarren inguruan egindako erreportajeengatik sariak jaso izan ditu, tartean Estatuko Emakumeen Institutuak eta Emakundek emandakoak.

Mondragon Unibertsitatean Komunikazioaren teoriaren irakasle izan zen eta Gerediaga Fundazioaren partaidea izateaz gain, Anboto komunikabide taldeko presidentea ere bada.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena