EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Inbestidura saioa

Iñigo Urkullu ostegun honetan izendatuko dute lehendakari

19:44. Iñigo Urkulluk eta Laura Mintegik ez dute lehendakari izateko ezinbestekoa den gehiengo absolutua lortu. Ostegun honetako bozketan gehiengo sinplea nahikoa izango da lehendakari izendatzeko.

Iñigo Urkullu inbestiduraren lehen saioan. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu inbestiduraren lehen saioan. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu inbestiduraren lehen saioan. Argazkia: EFE

I. G.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19:44. Iñigo Urkulluk EAJko 27 legebiltzarkideen babesa jaso du; Laura Mintegik, EH Bilduko 21 legebiltzarkideena. PP, PSE eta UPYDko parlamentariek abstentzioaren alde egin dute. Gauzak horrela, bihar goizean, 10:00etan, lehendakaria izendatzeko bigarren eta azken bozketa egingo dute. 

19:40. Amaitu da lehen bozketa, baina Iñigo Urkulluk eta Laura Mintegik ez dute gehiengo absoluturik lortu. Beraz, bihar egingo dute bigarren eta azken bozketa.

19:33. Hasi da bozketa. Lehen bozketa honetan ezinbestekoa da gehiengo absolutua lortzea lehendakari izateko.

19:18 Atsedena, 19:30ak arte. Ordu horretan, lehen bozketa egingo dute legebiltzarkideek.

19:15 Egibarrek esan du erabakitzeko eskubidearen alde daudela, baita "ariketa hitzartua" egitearekin ere.

19:05 Arnaldo Otegiren izena, berriz mahai gainean. Egibarren ustez, "politikari ona da".

18:52 Julen Arzuagak (EH Bildu) Maneirori: "Hitlerrek ere hauteskundeak irabazi zituen, Alderdi Komunista legez kanpo utzita".

18:45  Maneiro eta Basagoitiren ondoren, Patxi Lopezek hitz egin du. Iraganean gertatutako "guztia" berreikusi nahi duela esan du, "herri honetan inork berriro pistola bat ez hartu ez dezan".

18:37 Taldeen bigarren txanda. Hamar minutu izango dituzte euren proposamenak egiteko

18:04 "Ezberdintasun asko ditugu autogobernuaren inguruan EH Bildurekin"

18:00 Jaurlaritza berriak aurrekontu "gogorra" egin beharko duela esan du Urkulluk, Carlos Aguirre Ekonomiako sailburuaren hitzak gogora ekarriz.

17:53 Autogobernuaren inguruan "adostasun handiena" lortzeko lan egingo duela azpimarratu du Urkulluk

17:46 Urkulluk hartu du hitza, taldeei erantzuteko. Aldundiak kentzea proposatu du Maneirok (UPyD): 'Ez nago proposamen horrekin ados", erantzun dio Urkulluk.

17:44 EH Bilduko hautagaiaren ustez, indarkeriak "elkarrizketan porrot egin dugula" erakutsiko luke. "Ezin dugu porrotik egin", gaineratu du.

17:37 "Elkarlanerako akordioak lortzeko gai ez bagara, politikariak gizartetik urrun gaudela esaten dutenei arrazoia emango diegu", gaineratu du Mintegik.

17:30 Ibarretxe planaren inguruan, Mintegik esan du Madrilgo Kongresuak Ibarretxeri emandako "zaplastekoa" Euskai Herri osoarentzat "iraingarria" izan zela.

17:26 "Krisia sortu dutenek eta ez herritarrek egin behar dituzte aurreneko sakrifizioak"

17:19 Mintegiren txanda da berriro ere. Taldeei erantzungo die orain. "Irabazle eta galtzailerik gabeko bakea eraiki behar dugu", erantzun dio PPri.

17:15 EH Bilduri erantzun dio Egibarrek bere hitzaldian, bai bakegintzari eta baita krisiari buruzko gaietan. Ibarretxeren garaian ezker abertzaleak izan zuen jarrera gogora ekarri du Egibarrek.

17:10 Gobernatzen dituen Udalak "zezen-plaza" baten antzera utzi izana egotzi die Egibarrek Bilduko alkateei.

17:00 Egibarrek esan du "memoriadun bakea" beharrezkoa dela, "berriro gerta ez dadin". "Giza eskubideen urraketa bat egon bada, erantzukizun bat badago", esan du.

16:55 Arnaldo Otegi eta Rafa Diez aske uzteko eskatu du Egibarrek tribunatik. "Indarkeriak ez dauka justifikaziorik", esan du Egibarrek.

16:48 Egibarren hitzetan, EH Bilduko hautagaia hauteskundeetan "itota" geratu zen eta ez da "alternatiba bat".

16:45 Egibarren txanda da orain. EAJk 27 legebiltzarkide lortu zituela gogoratu du, eta EH Bildu jeltzaleen emaitzetatik urrun geratu zela azpimarratu du.

16:41 Legebiltzarrean bi eredu aurkeztu direla gogoratu du,"jarraikotasunarena eta aurrerakoia". "Gure ereduak soluzioak eskaintzen dizkie herritarrei", bukatu du.

16:39 Espetxe politika berri baten inguruan, Urkulluren hitzak kritikatu ditu eta presoen eskubideen alde urtarrilaren 12an Bilbon deitutako manifestazioa gogoratu du.

16:35 "Eskubide guztiak, pertsona guztientzat Euskal Herri osoan", EH Bilduren erronka nagusia.

16:30 Elkarbizitzari buruz, Arzuagak esan du PPk eta PSOEk "etsairik gabe" gelditu direla. "Hala ere, dena ETA dela esaten jarraitzen dute", gaineratu du. "Antza, behar zuten etsaia galdu egin dute", gaineratu du. "Aitortza eta erreparazioa bilatu behar dugu eta ziurtatu behar da gertatutakoa berriro ez gertatzea".

16:21 "Denontzat den ongizatea nahi dugu", esan du Julen Arzuagak.

16:18 Barne Sailan edo Abiadura Handiko Trenean murrizketarik ez egitea egotzi dio EH Bilduk Urkulluri.

16:11 Julen Arzuaga EH Bilduko ordezkaria hasi da orain. "PPk murrizketak Madriletik ekartzen zituen eta PSEk hemen aplikatzen zituen", gogoratu du.

16:09 "Argi eta garbi zer egin nahi duzun esan behar duzu" esan dio Lopezek Urkulluri. "Zure azken helburua independentzia baldin bada, esan argi eta garbi".

16:02 Murrizketa politika baten aurka egingo dute sozialistek, Lopezen hitzetan.

15:54 Fiskalitate "justu" bat defendatu du. Diru gehien irabazten duenak gehiago ordaindu beharko lukeela uste du Lopezek. "Egun Euskadik duen fiskalitatea ez da bidezkoa"

15:49 Krisiari aurre egiteko "akordioak" adosteko prest agertu da Lopez.

15:46 Mintegiren hitzaldiari erantzuteko, Lopezek esan du ezker abertalea Euskadin izan den garairik "ilunenari" lotuta dagoela.

15:40 Patxi Lopezen agerraldia hasi da. Jarduneko lehendakariaren ustez, "albiste txarra" da EAJk 27 legebiltzarkideen babesarekin gobernatzea.

15:26 Urkulluren hitzei erantzuna: arlo ekonomikoan neurri zehatzik ez iragartzea leporatu dio Basagoitik.

15:21 Erantzun bakarra eman nahi izan dio Mintegiri: 'ETAren atentatuak gaitzetsi behar dituzu, eta Konstituzioa eta Estatutua errespetatu".

15:18 Elkarbizitza eta bakegintza ditu hizpide orain. ETAren biktimak gogora ekarri ditu, eta "talde terroristaren jarduera gaitzetsi ez duten batzuk" Legebiltzarrean sartu direla azpimarratu du.

15:13 Basagoitik Urkulluri: 'Krisia burujabetzaren ingurukoak lortzeko erabiliko baduzu, akordioak zuk zeuk zapuztuko dituzu'

15:10 Hurrengo Jaurlaritzak herritarren arazoei konponbidea eman behar diela adierazi du, "beharrezkoak diren neurriak adostuz".

15:07 Basagoitik ekonomia izan du hizpide bere hitzaldiaren hasieran. "Benetako politikaren ordua da. Hau ez da Estatuaren arazoa soilik, hemengo arazoa ere bada"

14:48 "Hiltzailea edo biktima izatea ezin da gauza bera izan", adierazi du Maneirok. Maneiroren hitzetan, Mintegik ez du oraindik ETAren jarduera gaitzetsi eta, ondorioz, ezin da lehendakarigaia izan.

14:37 Maneirok EAEko hiru Foru Aldundiak kentzea proposatu du

14:30 Gorka Maneirok (UPyD) ekin dio arratsaldeko saioari.

Goizeko saioaren laburpena

14:00 Eusko Legebiltzarrean goizeko 09:30ean hasi da 2012ko lehendakariaren inbestidura saioa. Hemen duzu 12:30ak arteko zuzeneko kontaketa.

13:30 Euskal administrazioetan murrziketak egingo dituela esan du Urkulluk bere hitzaldian.

13:00 Iñigo Urkulluren inbestidura saioko hitzaldia osoa.

12:30 Laura Mintegik burujabetza aldarrikatu du, erabakiak hartu ahal izateko.

12:00  2012ko inbestidura saioaren argazki galeria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea