EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Bilera

Iñigo Urkulluri eta emazteari harrera egin die Lopezek Ajuria Enean

Patxi Lopez eta Urkullu Gasteizen bildu dira igande honetan Presidentziaren funtzionamenduari buruzko informazioa partekatzeko.

Lopez eta Urkullu, Ajuria Enean izandako bileran. Argazkia: Irekia
Lopez eta Urkullu, Ajuria Enean izandako bileran. Argazkia: Irekia
Lopez eta Urkullu, Ajuria Enean izandako bileran. Argazkia: Irekia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakari berria eta Lucia Arieta-Araunabeña emaztea Ajuria Enea Jauregian izan dira igande honetan. Bertan, Lehendakaritza utziko duen Patxi Lopezek eta Begoña Gil emazteak harrera egin diete.

Bileraren helburua Presidentziaren funtzionamenduari buruzko informazioa partekatzea izan da. Gainera, astelehen honetan Ajuria Enean izango den sailburu berrien kargu-hartzearen inguruko hainbat xehetasun zehaztu dituzte.

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, bileraren ostean, lehendakariaren egoitza ofizialaren gelak erakutsi die Lopezek, eta eraikinaren ezaugarrien eta zerbitzuen gaineko azalpenak eskaini dizkie. Halaber, zerbitzuko langileei buruzko informazioa ere eman du Patxi Lopezek.

Bestalde, kargua utziko duen Manuel Salinero Presidentziako idazkari nagusia Jesus Maria Peña ondorengoarekin bildu da Lehendakaritzako egoitzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea