EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

12:38

EAE-ko Hauteskundeak 2020

EAE-ko HAUTESKUNDEAK

Hauteskundeak ez direla 'aurreratu' berretsi du Urkulluk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Azpeitian izan da Urkullu, Inazio Deunaren jaietako ospakizunetan. Urtero bezala, Etxeratek elkarretaratzea egin du Loiolako basilikaren atarian, baina, aurten, lehendakariak ez ditu hartu senideak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EAEko hauteskundeak ez direla aurreratu berretsi du, gaur, Iñigo Urkullu lehenakariak. "Ez dakit non dagoen aurrerapena. Azken batean, legealdia bukatu da. 21 eguneko aurrerapena aurrerapena bada, ez dakit non dagoen aurrerapena. Egia da alderdi batzuek etxeko lanak egin gabe dituztela, baina gehienek eginda dituzte", nabarmendu du.  Azpeitian egin ditu adierazpenok Urkulluk, Inazio Deunaren jaietako ospakizunetan.

Espainiako egoera ere izan du hizpide lehendakariak. Bere hitzetan, Mariano Rajoy PPko buruak irabazi zituen hauteskunde orokorrak eta hari dagokio akordioak lortzea.

PSOEk ere ardura handia duela adierazi du, baldin eta hirugarren hauteskundeak ekidin nahi baditu. "Sozialistek bi aukera" dituztela esan du Urkulluk: "PPren gobernua erraztu" edo "hautagaitza propioa aurkeztu inbestidurarako".

Lehendakariak ez du baztertu EAEko gobernu berria Espainiakoa baino lehenago osatzea. Espainiako Kongresuan inbestidura saio berri batek huts egiteko aukera egon badagoela, eta, beraz, horrek abenduan hauteskundeak egotea ekarriko lukeela adierazi du.

Etxeraten elkarretaratzea

Urtero bezala, Etxerat elkarteak elkarretaratzea egin du Loiolako basilikaren atarian, sakabanaketa politikaren ondorioak salatzeko. Aurten, lehendakariak ez ditu hartu presoen senideak, eta, ondorioz, ez du jaso horiek eman nahi zioten txostena.

Presoen senideek jakitera eman dutenez, Urkulluren idazkariak jakinarazi die lehendakariak gaur ez diela harrera egingo.

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena