EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Koalizioa
Elkarrekin Podemosek 'beheraka' dabilen EAJ gainditzea du xede
Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU eta Equo alderdien arteko koalizioa Eusko Legebiltzarrean erregistratu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Elkarrekin Podemos koalizioa, Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU eta Equo alderdiek osatzen dutena, ostiral honetan erregistratu da Eusko Legebiltzarrean, Euskadin bizi duten "goranzko" joera aprobetxatu eta irailaren 25ean egingo diren hauteskunde autonomikoak irabazteko helburuarekin, ‘beheraka’ dabilen EAJri aurre hartuta. Hala adierazi du gaur Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiak.
Koalizioak Elkarrekin Podemos izena hautatu du, uste baitute garrantzitsua dela EAEko hizkuntza ofizial biak, euskara eta gaztelania, presente egotea koalizioaren izenean.
Podemos Euskadiko, Ezker Anitza-IUko eta Equoko ordezkariek koalizioa aurkeztu dute Eusko Legebiltzarreko erregistroan, eta, ondoren, hedabideen aurrean azaldu dira Ganberaren kanpoaldean.
Alba "pozik" agertu da 2015eko abenduko hauteskunde orokorretan eta ekainekoetan Euskadin bozkatuena izan zen formula errepikatzeagatik. "Aurreko bi hauteskundeetan hasi genuen bideari jarraitzen diogu, hauteskunde horiek irabaztera eraman gintuena, hain zuzen ere", azpimarratu du.
Podemos Euskadiko buruak azaldu duenez, esku artean duten helburua "politika beste era batera egiteko bide horri eustea da, eta inor atzean utziko ez duen eta guztiek eskubide berak izango dituzten etorkizun bat eraikitzea Euskadirentzat".
"Errealitate desberdinak"
Estatuan Unidos Podemos koalizioak ekainean lortu zituen emaitza txarrei buruz galdetu diotenean, Naguak gogoratu du Euskadin eskuratutako emaitzek argi uzten dutela Estatuko eta Euskadiko errealitateak desberdinak direla, beraiek izan baitziren boz gehien pilatu zituen koalizioa.
Hori dela eta, eta nahiz eta aitortu duen hauteskunde orokor batzuetako emaitzak ezin direla estrapolatu autonomikoak diren beste batzuetara, nabarmendu nahi izan du zenbakiek Elkarrekin Ahal Duguk "goranzko" joera duela, eta EAJk, aldiz, "beheranzkoa".
Alba sinetsita agertu da joera horrek irailaren 25eko euskal hauteskundeak irabazi eta Eusko Jaurlaritzara iristea ahalbidetuko diola Elkarrekin Podemosi, "Euskadirentzat onena den" proiektua aplikatu ahal izateko.
Bestalde, Equoren ordezkari den Joserra Becerra ere alai agertu da azkenean ere koalizioa bateratu hori berretsi delako, "Eusko Legebiltzarrera politika ekologikoa eramateko balio izan duelakoan".