EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

18:04

EAE-ko Hauteskundeak 2020

EAEKO HAUTESKUNDEAK

Elkarrizketa prozesu bat eskaini die Otegik EAJri eta Ahal Duguri

AGENTZIAK | EITB.EUS

Hain zuzen ere, hiru arlotan egin die eskaintza EH Bilduko lehendakarigaiak: arlo soziala, burujabetza eta bakea.

1:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egiteko hilabete baino gutxiago falta dela, proposamen politikoa eta soziala egin du EH Bilduk. Arnaldo Otegi EH Bilduren lehendakarigaia EAJri eta Ahal Duguri zuzendu zaie, baita eragile sindikalei eta sozialei ere. Akordioak lortzeko elkarrizketa prozesu batekin hasteko eskaini die buruzagi abertzaleak EAJri eta Ahal Duguri.

Hain zuzen ere, hiru arlotan egin die eskaintza Otegik: arlo soziala, burujabetza eta bakea. Elkarrizketaren helburua “subiranotasun osoa lortzeko herrialde mailako akordioa” dela esan du EH Bilduren zerrendaburuak. Estatuaren ezezkoaren aurrean, “hitzartutako erantzuna” prest izatea ere proposatu du.

Donostian, Miramongo Parke Teknologikoan, lurraldeetako zerrendaburuak ondoan zituela egin ditu Otegik adierazpenok. Espainiako legearen barruan “markoaren erreforma” egitea posible ez dela iritzi badio ere, “legegintzaldiaren lehen zatian berriro ere bide hori jorratzeko prest” agertu da.

Irailaren 25aren ondoren Legebiltzarra erabakitzeko eskubidearen aldeko gehiengoarekin osatuta izango dela sinetsita dago Otegi; “ezkerrera egingo du gainera”, gehitu du.  Hori dela eta, EAJri eta Ahal Duguri aukera aprobetxatzeko eskaini  die, “norabide horretan ibilbide orria zehazteko”.

Galdeketa loteslea izango duen “ibilbide orria adostearen alde” dagoela esan du, EAEko eta Nafarroako herritarrek nahi duten markoa “demokratikoki eta modu baketsuan aukera dezaten”. Estatuak herritarren erabakia blokeatuko balu, EH Bilduk “soilik euskal herritarrek erabakitakoari” begiratuko liokeela gaineratu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena