EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Analisia

Irailaren 25eko hauteskundeak, Sare Sozialetan

Alianzoren txosten batek politikariak sare sozialetan aztertzen ditu. Arnaldo Otegik ditu jarraitzailerik gehien; gero, Iñigo Urkullu, Alfonso Alonso, Idoia Mendia, Pili Zabala eta Nicolas de Miguel.

Hauteskundeak irailaren 25ean izango dira. Argazkia: EiTB.
Hauteskundeak irailaren 25ean izango dira. Argazkia: EiTB.
Hauteskundeak irailaren 25ean izango dira. Argazkia: EiTB.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 25erako, Legebiltzarrerako hauteskundeak daude deituta, eta hauteskunde-kanpaina eta kanpainaurrea Sare Sozialetan ere daude jokoan, batez ere Facebooken eta Twitterren. Alianzo enpresa bilbotarrak txosten bat zabaldu du, eta Gasteizen ordezkaritza lortzeko aukera duten alderdietako politikariek nolako jarduera izaten duten eta zenbat jarraitzaile dituzten jaso dute bertan.

Sare Sozialetan zabaldu dituzten mezuak, eta bertan dituzten jarraitzaileak, audientzia eta horien fidelizazioa aztertu ditu txostenak. "Alianzo Rank"ek Sare Sozialetako tresna guztiak analizatu ditu, baina, bereziki, Facebook eta Twitterr aztertu ditu.

Hala, txostenaren arabera, Arnaldo Otegik sortzen du audientziarik handiena, eta berak du jarraitzaile-kopururik handiena. Bigarren tokian, Facebooken, Iñigo Urkullu dago; Twitterren, aldiz, Alfonso Alonso. Gero, Idoia Mendia, Pili Zabala eta Nicolas de Miguel daude.

Beste ondorio nabarmena da hautagaiek ez dutela lortzen ezartzea herritarrekiko hartu-eman sendorik Interneten bidez. Argitaratzen dituzten edukiekin, batek ere ez ditu sortzen, normalean, 20 erreakziotik gora Twitterren. Hori gutxi balitz bezala, egindako proba baten emaitza ere badago: hain zuzen, hautagai guztiei bidali zaie mezu bana, Sareen bidez, eta batek ere ez du erantzunik eman.

Edukiari dagokionez, Twitterrek Facebookek baino argitalpen gehiago ditu, baina erreakzio-maila txikiagoa du. Aztertutako politikariek ez dituzte gai berak jorratzen, baina badago antzekotasunik Sareetan islatzen dituzten gaien artean. Txostenean, halaber,azken bi hilabete eta erdian egindako argitalpenen erreakzio-rankinga ere jaso dute.

Hau da txostena, osorik:

Informe candidatos elecciones vascas 2016 from Alianzo Networks

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi albisteak Politika albisteak PNV-EAJ Urkullu azken albisteak Hauteskundeak Euskadin Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Euskal sozialistak Euskadiko PP Euskadiko Ciudadanos Gaurko azken ordukoa Alfonso Alonso berriak