EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

AUDIENTZIA DATUAK

100.000 pertsonak baino gehiagok ikusi zuten hauteskunde eztabaida

Azken 15 urteotan ikusle gehien izan duen hauteskunde eztabaida izan zen, % 5,6ko pantaila kuotarekin. Twitterren ere, markak hautsi zituen  #i25Debatea euskarazko etiketak.

100.000 pertsonak baino gehiagok ikusi zuten hauteskunde eztabaida

2:41

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

100.000 pertsonak bat gehiagok ikusi zuten, atzo, ETB1eko hauteskunde eztabaida, Kantar Media neurketa etxeak emandako audientzia datuen arabera.  EAEn % 5,6ko pantaila kuota izan zuen saioak, eta Twitterren ere, #i25Debatea euskarazko etiketa trending topic izan zen Estatu espainiarrean, zerrendan bosgarrena. Euskaraz idatzitako txioen artean, berriz, aurrena. Neurketaren arabera, audientzia metatua, hau da, eztabaidak iraun zuen bitartean ETB1ekin bat egin zutenen kopurua, 102.000 pertsonakoa izan zen. Batez besteko audientzia, berriz, saioa osorik ikusi zutenen kopurua, 34.000 ikuslekoa izan zen. Hala, pantaila kuota ('share' izenaz ezagutzen dena) ohikoa baino askoz handiagoa izan zen. Iñigo Urkullu (EAJ), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Idoia Mendia (PSE-EE), Laura Garrido (PP) eta Pili Zabala (Elkarrekin Podemos) hautagaiak aurrez aurre jarri zituen eztabaidak, eta audientzia datu historikoak utzi zituen: azken 15 urteotako euskarazko hauteskunde eztabaidarik ikusiena izan zen.

Gainera, kontuan hartu behar da saioa lider izan zela ikus-entzule euskaldunen artean: telebista aurrean zeuden ia sei euskaldunetik bat egon zen ETB1eko debatea ikusten.

Sare sozialetan ere oihartzun zabala izan zuen eztabaidak. Hala, Twitterren #i25Debatea euskarazko etiketa, Estatu espainiarrean, erabilienetakoen artean kokatu zen: trending topic diren gaien zerrendan, bosgarrena.

Umap Twitterreko euskarazko jarduna biltzen duen tresnak utzitako datuen arabera, berriz, azken 24 orduotako etiketarik erabiliena izan zen #i25Debatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Urkullu azken albisteak Idoia Mendia Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Podemos Telebista Programazioa Pili Zabala