EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

00:16

EAE-ko Hauteskundeak 2020

I-25

Itunak adosteko prest eman diote amaiera alderdiek kanpainari

eitb.eus

Politika sozialak, ekonomikoak eta erabakitzeko eskubidea izan dira kanpainako gai nagusiak, eta alderdiek giro eraikitzailean eta iskanbila handirik gabe egin diete aurre.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EAEko alderdiek amaiera eman diote ostiral honetan igandeko hauteskundeetako kanpainari, balizko itunei begira.

Kanpainan, politika sozialak, ekonomikoak eta erabakitzeko eskubidea izan dira gai nagusiak, eta alderdiek giro eraikitzailean eta iskanbila handirik gabe egin diote aurre.

Azken 15 egunetan, EAJk "egonkortasunerako" deia egin du; EH Bilduk gobernu akordioa proposatu die EAJri eta Elkarrekin Podemosi; PSE-EEk indartsu izatea defendatu du, EAEko politiketan "eragina" izateko; PPk aldarrikatu du "horma bat" izango dela "nazionalismoaren aurka"; eta Elkarrekin Podemosek adierazi du "erakundeak herritarrei itzularaziko" dizkietela.

Kanpainako beste hainbat gako hauek izan dira: Pili Zabalaren eta Alfonso Alonsoren arteko begirada, hauteskunde bideoen polemika eta Auzitegi Konstituzionalak Arnaldo Otegiren hautagaitzari jarritako betoa.

Igandean, hautesleek hainbat zalantza argitu beharko dituzte: EAJk gainerako alderdiekiko aldea handituko ote duen, bigarren indarra EH Bildu edo Elkarrekin Podemos izango den, PSE inkestek aurreikusitakoa beste jaitsiko den, PPk legegintzaldi berrian eragina izango duen eta Ciudadanosek UPyDren lekua hartuko duen.

Azken EiTB Focus inkestaren arabera (irailaren 19koa da), EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, 28 eserleku erdietsita. Igo ere egin lezakete jeltzaleek, 29 ordezkari lortzeraino, edota 27rekin geratu ?duela lau urteko hitzorduan horiexek eskuratu zituen?. EH Bildu izango litzateke bigarren indar, 17 ordezkarirekin, eta hiru galduta. Elkarrekin Podemos indartsu sartuko litzateke ganberan, 13 legebiltzarkide eskuratuta. Dantza legokeen ordezkaria berari balegokio, berriz, Pili Zabala buru duen alderdiak 14 eserleku izango lituzke. PSE-EE izango litzateke laugarren indar, 9 eserleku lortuta, baina jokoan legokeena galduta, 8rekin geratuko litzateke ?16 eskuratu zituzten 2012ko hauteskunde autonomikoetan?. Alderdi Popularrak bi ordezkari galduko lituzke, eta 8 legebiltzarkiderekin geratuko litzateke. Azken eserlekua kontra balu, berriz, 7 ordezkari izango lituzke PPk. Ciudadanosek ez luke ordezkaritzarik lortuko.

1.778.776 pertsonak izango dute botoa emateko eskubidea irailaren 25eko bozketan. Duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta, hauteskunde-errolda hazi egin da; izan ere, duela lau urte 1.775.750 hautesle izan ziren.

Atzerrian bizi arren botoa emateko eskubidea izango duten euskal herritarren kopurua ere nabarmen hazi da, 56.140tik 68.878ra igo baita.

Iñigo Urkullu lehendakariak deitutako hauteskundeak hamaikagarrenak izango dira demokrazia berrezarri zutenetik, eta bost lehendakari izan dira jada. Carlos Garaikoetxea (1980-1984), Jose Antonio Ardanza (1985-1998), Juan Jose Ibarretxe (1998-2009), Patxi Lopez (2009-2012) eta Iñigo Urkullu (2012ko abendutik gaur egunera arte) izan dira Ajuria Enea jauregiko maizterrak.

Epe demokratikoa hasi baino lehen, Jose Antonio Aguirre izan zen lehen lehendakaria (1935eko urrian egin zuen karguaren zina), eta Gerra Zibila hasi zen hilabete batzuk geroago. Erbestean, Jesus Maria Leizaolak ordezkatu zuen 1960an. Leizaola 1978ra arte egon zen Lehendakaritzan.

Kanpaina amaierako ekitaldiak

Iñigo Urkullu lehendakari eta karguan jarraitzeko EAJko hautagaiak bozkatzera joateko deia egin die herritarrei, bereziki gazteei eta oraindik botoa erabakita ez dutenei, Euskadik "etorkizuna" baitu jokoan. "Une giltzarrian gaude", gaineratu du.

EAJk Bilboko Areatzan amaitu du hauteskunde kanpaina. Bertan, EAJko hainbat buruzagi izan dira, hala nola Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta Josu Erkoreka eta Joseba Egibar Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak.

Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak hauteskundeen ostean ?itun politikoak norekin eta zertarako? egin nahi dituen ?ezkutatzea? leporatu dio Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiari.

Donostian egin du EH Bilduk hauteskunde kanpainaren bukaerako ekitaldia. Otegi alboan zutela, han izan dira Miren Larrion, Jasone Agirre eta Maddalen Iriarte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zerrendaburuak, hurrenez hurren. Joan Tarda ERCko diputatuak eta David Fernandez CUPeko parlamentari ohiak ere parte hartu dute ekitaldian.

Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaiak Alderdi Sozialistaren garrantzia azpimarratu du, gainerako alderdiek indarkeriarekin hautsi ez dutela, ustelkerian lokaztuta daudela, ezer esaten ez dutela edo benetan egin nahi dutena ezkutatzen dutela esanez.

Alderdi Sozialistak Gasteizen egin du arratsalde honetan kanpaina bukaerako ekitaldia. Idoia Mendiarekin batera, Natalia Rojo eta Susana Corcuera ere izan dira.

Mariano Rajoy Alderdi Popularreko presidenteak esan du Euskal Autonomia Erkidegoa ?dagoen tokian? nahi duela bere alderdiak, ?Espainian eta Europan?. Ildo horretan, PP egungo marko konstituzionala defendatzeko ?bermea? dela adierazi du.

Rajoy Gasteizen izan da eguerdian, Euskadiko PPren kanpaina amaierako ekitaldian, Alfonso Alonso lehendakarigaiari babesa emateko. Anton Danborenea eta Borja Semper Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak eta Javier de Andres Arabako bigarren hautagaia ere bertan izan dira.

Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak konpromisoa hartu du irailaren 25eko hauteskundeen ostean "gehiengo sozial berri baten ordezkari" izateko, "politika eta erakundeak herritarrei itzularazteko helburuz".

Koalizioak Zabalaren jaioterrian, Zarautzen (Gipuzkoa), eman dio amaiera hauteskunde kanpainari. Bertan, beste hainbat buruzagi izan dira, hala nola Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusia eta Jon Hernandez Ezker Anitzako kidea.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena