EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde eguna I25

Euskadi eta Espainia buruan izatea eskatu die Alonsok herritarrei

PPren lehendakarigaiaren esanetan, "gaur gauza asko dago jokoan, baita etorkizuna ere".

Alonso boza ematen, Mendizorrotzan. Argazkia: @PPVasco
Alonso boza ematen, Mendizorrotzan. Argazkia: @PPVasco
Alonso: 'EAEren eta Espainiren geroa jokoan dago'

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso Euskadiko PPren buru eta lehendakarigaiak botoa ematea "Espainiaren etorkizunarentzat ere garrantzitsua" dela pentsatzeko eskatu die euskal hauteskundeetan bozkatzera joatekoak diren herritarrei.

Mendizorrotzako Kiroldegian (Gasteiz) botoa eman eta gero, bere alderdiko zenbait kargudun (besteak beste, Carlos Floriano Kongresuan PPk duen bozeramaileondokoa) ondoan zuela, Alonsok eskerrak eman dizkie hauteskunde-mahaiak osatzen dituzten herritarrei eta, oro har, hauteskunde eguna posible egiten dutenei.

Alonsok parte hartzeko deia egin die herritarrei "asko" dagoelako jokoan, "baita haien etorkizuna ere". "Bozkatzea eskatzen diet, ez bakarrik Euskadin pentsatuta, Euskadiren eta Espainiaren etorkizunarentzat ere baita garrantzitsua", azpimarratu du PPren lehendakarigaiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Araba EAE albisteak EAEko hauteskundeak 2024 Euskadiko PP bideoak Alfonso Alonso bideoak