EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

23:31

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Hauteskundeen biharamunean

Balizko itunak: EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa izango lukete

Eitb.eus

Koalizio gobernua osatzeko, duela lau urte sinatu zuten akordioa berretsi lezakete bi alderdi horiek. EAJ gobernutik kanpo geratzea beste aukera bat da, baina nekez gertatuko da hori.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

I25eko EAEko hauteskundeetako emaitzak ikusita, EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa izango lukete, Legebiltzarrean bat egitea adostuko balute. Koalizio gobernua osatzeko aukera dute bi alderdi horiek, eta duela la urte sinatu zuten akordioa berretsi lezakete.

Lehendakari izateko, hautagaiak Eusko Legebiltzarreko botoen gehiengo osoa behar du (75 legebiltzarkideen aldeko 38 boto). Hala, jeltzaleek lortu dituzten 29 ordezkariek eta sozialisten 9 ordezkariek bat egingo balute, 38 eserleku lortuko lituzkete.

Gainera, saiakera horretan Alderdi Popularraren laguntza lortuko balute, guztira 47 ordezkarik babestuko lukete gobernu berria.

Dena den, EH Bilduk eta EAJk bat egitea erabakiko balute ere, gehiengo osoa izango lukete, Jaurlaritzak 46 ordezkariren babesa izango bailuke.

Bestalde, oso zaila litzateke EAJ gobernutik kanpo geratzea. Izan ere, EH Bilduk (17) eta Elkarrekin Podemosek (11) soilik 28 ordezkari batuko lituzkete. Horrela bada, alderdi horientzat ezinezkoa izango litzateke gehiengo osoa lortzea. Halaber, sozialistek (9) nekez emango liekete babesa bi alderdi horiei, eta, edozein modutan ere, ez litzateke nahikoa izango. Hiru alderdi horiek 37 eserleku batuko lituzkete, eta gehiengo osoa izateko ordezkari bat faltako litzaieke.

tako litzaieke.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena