EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

00:05

EAE-ko Hauteskundeak 2020

I25

Arnaldo Otegik gehiengo aurrerakoia eskaini dio EAJri

Agentziak | Erredakzioa

EH Bilduko liderrak nabarmendu du Legebiltzarrean "57 edo 58 eserleku erabakitzeko eskubidearen aldekoak" izango direla.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak EH Bilduren eskua luzatu dio EAJri, "herrialde mailako gehiengo handia osatzeko, Gobernu aurrerakoia osa dezagun, nazio eta gizarte arloetan", Euskadin.

Otegik Donostian egin ditu adierazpenok, Zuloaga Plazan; bertan jarraitu du EH Bilduk botoen zenbaketa, hauteskunde-gauean.

Sortuko idazkari nagusiarekin batera, koalizioaren beste agintari batzuk ere azaldu dira: besteak beste, Pello Urizar, Rebeka Ubera eta Marian Beitialarrangoitia. Dozenaka jarraitzaile ere bertaratu dira, eta Otegi txaloka hartu dute, "independentzia" oihukatuz.

"Erabakitzeko eskubidearen aldeko gehiengoa"

Agerraldian, Arnaldo Otegik nabarmendu du EH Bilduk 17 eserleku lortu dituela, Elkarrekin Podemos lehen aldiz Legebiltzarrean sartu ostean. EH Bilduk lau legebiltzarkide galdu ditu, 2012ko datuekin alderatuta.

Hitzaldian, Otegik azpimarratu du 57 edo 58 legebiltzarkide daudela erabakitzeko eskubidearen alde (EAJ-EH Bildu-Podemos). "Hainbatek eta hainbatek hitz egiten dute zeharkako gehiengoei buruz; bada, hemen badago gehiengo bat", esan du.

Otegik nabarmendu duenez, EAJk aukeratu egin behar du zer nahiago duen: gehiengo hori edo "PSOErekin egindako bat, edo, beharko balu, PPrekin ere". Hala egingo balu, legealdia berriro ere "bizikleta estatikoko legegintzaldia izango litzateke, ez lieke kasurik egingo herrialdearen benetako arazoei".

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena