EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

I25

Iñigo Urkulluk egonkortasunaren aldeko apustua berretsi du

EAJren lehendakarigaiak hiru ideia azpimarratu ditu I25eko hauteskundeen ostean: egonkortasuna, industria eta enplegua.

Goizean goiz hasi du lan eguna Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak

1:35

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak azpimarratu du egonkortasuna dela bere lehentasunetako bat, "konfiantza, inbertsioa eta hazkundea" sustatzeko ezinbesteko baldintza delako, bere iritzian, industrian, enpleguan eta ekonomia errealean.

Urkulluk Bombardier multinazionalak Trapagaranen duen lantegia bisitatu du gaur goizean, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua lagun zuela.

Konpainiako zuzendaritzako kideekin bilera egin eta lantegira bisita egin aurretik, atzoko hauteskundeen ondoren hiru ideia azpimarratu nahi izan ditu: egonkortasuna, industria eta enplegua.

Egonkortasunarekiko apustuari eutsi ostean, Urkulluk adierazi du beraien eredua erakundeen arteko lankidetza eta publikoaren eta pribatuaren arteko ituna dituela oinarri. "Egonkortasuna bermatzen duen eredu honekin konprometituta gaude. Gainera, ezinbesteko baldintza da konfiantza, inbertsioa eta hazkundea sustatzeko".

Halaber, Euskadik industriaren eta ekonomia errealaren aldeko "apustua" egiten duela berretsi du eta, ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak teknologia, berrikuntza eta nazioartekotze alorrean industria babesten jarraituko duela adierazi du.

Bestalde, Urkulluk nabarmendu du egonkortasuna eta ekonomia errealari babesa direla hazten jarraitzeko eta lan aukerak sortzeko oinarriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Iñigo Urkullu biografia Bizkaia Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Hauteskundeak Euskadin 2024 Ekonomia Trapagaran Gaurko azken ordukoa