EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

I25

PP EAJrekin itunak egiteko prest dago, ekonomia eta enplegu gaietan

 

Nerea Llanosek berriro esan du PPren helburua EAJren “alternatiba” izatea dela, baina zehaztu du horrek ez duela esan nahi bi alderdien arteko akordioak ezinezkoak direla.

Nerea Llanos Euskadiko PPren idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Nerea Llanos Euskadiko PPren idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Nerea Llanos Euskadiko PPren idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nerea Llanos Euskadiko PPren idazkari nagusiak esan du bere alderdiak "EAJren alternatiba" izan nahi duela, baina “beti” egongo direla prest jeltzaleekin akordioak egiteko, ekonomiaren hazkundea lortzeko eta enplegua sortzeko bada.

“Ez dugu arazorik izango gehitzeko, integratzeko eta aurrera egiteko politiketan, herritarrei interesatzen zaizkien gaietan, krisia gainditzeko edo enplegua sortzeko gaietan, adibidez, akordioetara heltzeko; horretarako bada, hor egongo gara; nortasunari lotutako gaietan, berriz, ez”, azaldu du.

Estatuko egoera politikoari dagokionez, Nerea Llanosek jarrera alda dezala eskatu dio EAJri, “blokeoa amaitzeko, Mariano Rajoyren inbestidura ahalbidetzeko eta Espainian Gobernuan osatzeko”.

“EAJk jakin beharko luke Espainiaren egonkortasuna Euskadirentzat mesedegarria dela eta hirugarren hauteskundeak deitzea inork ez duela nahi, ezta euskal herritarrek ere”, gaineratu du.

Bestalde, Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidenteak Espainiako Diputatuen Kongresuan duen eserlekua utziko du, Gasteizko Ganberan legebiltzarkide izateko. Madrileko Beheko Ganberan utziko duen lekua Javier Marotok hartuko du.

Ildo horretan, Llanosek esan du atzo PPk lortu zituen emaitzak “Alfonso Alonsok zuzenduko duen epe luzerako proiektuaren abiapuntua” direla, “eta ez helburua”. Horrenbestez, segurutzat jotzen zuen Alonsok Kongresua utziko zuela Legebiltzarrean lan egiteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Eusko Legebiltzarra EAEko hauteskundeak 2024 Euskadiko PP bideoak Albisteak