EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

17:26

EAE-ko Hauteskundeak 2020

I-25

Gobernu akordioa norekin nahiago duten zehaztu dute alderdiek

eitb.eus

EH Bilduk EAJrekin eta Elkarrekin Podemosekin egin nahi du akordioa, baina koalizio moreak ezetz esan du. PP ere jeltzaleekin ituna lortzeko prest agertu da.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EAEko hauteskundeen biharamunean, euskal alderdiek hizpide hartu dituzte hurrengo lehendakaria izendatzeko eta Eusko Jaurlaritza osatzeko negoziazioak, eta zehaztu egin dute norekin egingo luketen akordioa.

Indar politiko guztiak negoziatzeko prest agertu dira. Gainera, Eusko Legebiltzarreko inbestidura araudiak ia ezinezko egiten du Espainiako blokeoa EAEn ere ematea.

Horren ildotik, eta emaitzak eskutan, aritmetika parlamentarioak bi itun argi ahalbidetu ditzake: EAJk eta PSE-EEk, alde batetik, aurreko legegintzaldian bezala, edo EAJk eta EH Bilduk, bestetik.

Testuinguru horretan, EAJk iragarri du bilera-sorta bat abituko duela gainerako alderdi politiko guztiekin hitz egin eta Eusko Jaurlaritza berria osatzeko asmoz.

Andoni Ortuzar EBBko presidenteak iragarri du astearte honetan gainerako alderdi politikoekin harremanetan jarriko dela bilera-sorta bat abiarazteko asmoz. EAJko buruzagiak esan du euren helburua Eusko Jaurlaritza "sendoa eta egonkorra" eratzea dela eta bide horretan “hipotesi guztiak irekita” dituztela.

Era berean, Itxaso Atutxa Bizkaiko EAJko presidenteak adierazi du alderdi jeltzaleak aurreko legegintzaldikoa baino akordio "egonkorragoak" bilatuko dituela, eta "aukera guztiak" daudela "zabalik".

Bestalde, Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramaileak berretsi egin du atzo EAJ eta Podemos alderdiei egindako proposamena. Bere esanetan, "ahalik eta gobernurik egonkorrena" lortzea da xedea. Dena den, ez du bestelako akordiorik baztertu.

Eusko legebiltzarra osatuko duten "75 diputatuen gehiengo nagusiak (57) dio nazio bat garela eta etorkizunari buruz libre erabakitzeko eskubidea dugula". Nazio bat garela dioen bloke berak, halaber, ezkerreko politikak bultzatzen dituela azpimarratu du.

EH Bildu prest dago Gobernua eratzeko hitzarmen baterako, legegintzaldirako itunak edo puntualak ere alde batera utzi gabe. Alabaina, gehiengo sindikalek babestutako akordio "egongokorra" nahiko lukete, segurtasuna eta arlo sozialean ere azkar aurrera egiteko aukera emango duena.

Elkarrekin Podemos koalizioak baztertu egin du EAJk gidatutako Eusko Jaurlaritza babestea eta I25eko hauteskundeen ostean hasiko den legegintzaldian oposizioan kokatu du bere burua. Ildo horretan, oposizio "sendoa" eta "eraikitzailea" egingo duela adierazi du.

Koalizioak EAJ babesteko aukeraz galdetuta, Eduardo Maura kanpaina arduradunak erabat baztertu du aukera hori eta gaineratu du jeltzaleen "bazkide tradizionala" izan den Euskadiko Alderdi Sozialistak erabakiak hartu beharko dituela.

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak esan du ez dutela baztertzen EAJrekin batera gobernua osatzea.

"Aurretik ez dut ezer baztertuko; egoera aztertuko dugu Alderdi Sozialistarentzat eta bere boto-emaileentzat onena zer den kontuan hartuta", adierazi du Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean.

Azkenik, Nerea Llanos Euskadiko PPren idazkari nagusiak esan du bere alderdiak "EAJren alternatiba" izan nahi duela, baina "beti" egongo direla prest jeltzaleekin akordioak egiteko, ekonomiaren hazkundea lortzeko eta enplegua sortzeko bada.

"Ez dugu arazorik izango gehitzeko, integratzeko eta aurrera egiteko politiketan, herritarrei interesatzen zaizkien gaietan, krisia gainditzeko edo enplegua sortzeko gaietan, adibidez, akordioetara heltzeko; horretarako bada, hor egongo gara; nortasunari lotutako gaietan, berriz, ez", azaldu du.

ez", azaldu du.

ez", azaldu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena