EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Apirilak 5

Iriartez gain, Jasone Agirre eta Mikel Otero proposatu ditu EH Bilduk zerrendaburu

Koalizio abertzaleko oinarriek gauerdiaz geroztik dute botoa emateko: Internet bidez edo EHBilduguneetara joanda. Ostegun gauerdira arte dago epea.

Jasone Agirre Bizkaiko zerrendaburu izateko proposatu dute. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Jasone Agirre, Legebiltzarrean.
Jasone Agirre Bizkaiko zerrendaburu izateko proposatu dute. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Euskadi Irratia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maddalen Iriarterekin batera, Jasone Agirre eta Mikel Otero proposatu ditu EH Bilduk apirilaren 5eko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hauteskundeetan zerrendaburu izateko. Koalizio abertzalearen oinarriek berretsi beharko dituzte orain zerrendok.

Maddalen Iriarte lehendakarigaia proposatu du EH Bilduk Gipuzkoan zerrendaburu izateko. Jarraian ageri dira Nerea Kortajarena eta Rebeka Ubera, eta laugarren postuan, Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia.

Bizkaian, duela lau urte bezala, Jasone Agirre proposatu dute lehen posturako; Iker Casanova, bigarren. Ondoren ageri dira Pazis Garcia eta Leire Pinedo ere.

Araban, aldiz, Mikel Otero proposatu du EH Bilduk zerrendaburu izateko. 2016ko hauteskundeetan, Miren Larrion Gasteizko Udalean EH Bilduren alkategaia joan zen lehen postuan. Eba Blanco EAko idazkari nagusia bigarren posturako proposatu dute, eta Josu Estarrona eta Maria Garde, hirugarren eta laugarrenerako.

Proposamenok mahai gainean, EH Bilduko oinarriek izango dute azken hitza. Botoa emateko epea gauerdian zabaldu da, eta ostegun gauerdira arte egongo da irekita. Bi modu daude botoa emateko: Internet bidez, modu telematikoan, eta EHBilduguneetan, aurrez aurre.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Hauteskundeak AEB albisteak Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Araba Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Maddalen Iriarte Hauteskundeak