EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

14:30

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Apirilak 5

Gernikako Estatutua beteko duela ziurtatu du Sanchezek

Agentziak | Erredakzioa

Idoia Mendia PSE-EEko buruzagiarekin batera hautagaitzen aurkezpen ekitaldian parte hartu du Espainiako gobernuburuak.

  • Pedro Sanchez eta Idoia Mendia.

    Pedro Sanchez eta Idoia Mendia, gaur, Gasteizen. Argazkia: PSE-EE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak Gernikako Estatutua beteko duela ziurtatu du igande honetan. Elkarrizketak lurraldetasunean "bidea zabalduko" du eta "oztopoen" aurrean "adiskidetasuna gailenduko" da, nabarmendu duenez.

Idoia Mendia PSE-EEko buruzagiarekin batera apirilaren 5erako hautagaitzen aurkezpen ekitaldian parte hartu du Espainiako gobernuburuak Gasteizen. Mendia izango da Bizkaiko zerrendaburua, Eneko Andueza Gipuzkoakoa eta Gloria Sanchez Arabakoa.

PSE-EErenganako errespetu sakona agertu du PSOEko idazkari nagusiak. Lurraldetasunean, "zalaparta bultzatu nahi dutenek" zabaldutako "arrakala" kritikatu du Sanchezek. Alderdi Sozialistak "konbertituak onartzen" dituela erantsi du. "Espainiako sozialismo demokratikoari Konstituzioarenganako konpromisoaren inguruan leziorik" ezin diotela eman ohartarazi du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena