EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Koronabirusa

Alderdi guztiek txalotu dute EAEko hauteskundeak atzeratzea

Jaurlaritzak eta Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi guztiek bilera egin dute gaur, astelehenarekin, Gasteizen, eta Covid-19k eragindako pandemiaren aurrean hauteskundeak atzeratzea adostu dute

Eusko Legebiltzarrak eta alderdiek bilera egin dute gaur goizean, Gasteizen. Argazkia: Efe.
Hauteskunde kartelak
Euskadiko alderdi guztiak bat datoz hauteskundeak atzeratzearekin

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oposizioko alderdien ustez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan apirilaren 5erako deituta zeuden hauteskundeak atzeratzea “zentzuduna” da, eta aldarrikatu dute erreminta ekonomiko adostuak behar direla koronabirusa hedatzea saihesteko hartu diren neurriek ekonomian izango dituzten eraginak arintzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek bilera egin dute gaur, astelehenarekin, Gasteizen, eta hauteskundeak atzeratzea erabaki dute, Covid-19k eragin duen pandemiak ez baitu aukerarik ematen bozak “osasun publikoari eta boto eskubidea gauzatzeko eskubideari dagozkien bermeekin” gauzatzeko.  

Andoni Ortuzar EAJko presidentearen ustez, “larriena, lehentasuna, koronabirusaren aurka borrokatzea da”. “Etorriko dira garai hobeak, berme guztiekin, hauteskundeak deitzeko eta euskal gizarteak askatasunez bozka ahal dezan”, erantsi du.

Idoia Mendia EAEko sozialisten buruak adierazi du ez zegoela hauteslekuetara jotzeko “bermerik” eta “larrienari begira eta etorriko denerako prest egoteko” unea dela.

Bileran, EH Bilduk, oposizioko talde nagusiak, neurri sorta bat proposatu du “birusaren zabalkundea mantsotzeko eta eragiten ari den ondorio sozial eta ekonomikoak arintzeko”.

Koalizio abertzalearen aburuz, pandemiaren aurreko erantzuna “bateratua eta koordinatua” izan behar da, eta horregatik alderdiek, patronalek, sindikatuek eta bestelako eragileek sektore arteko mahai bat osatzea eskatu du, birusaren eta horren efektuen aurkako ekintzak adosteko.

Elkarrekin Podemos-EBtik esan dute “zentzudunena” hauteskundeak atzeratzea dela, “argi” baitzegoen kanpaina ezin zela “normaltasunez” garatu.  

PPren izenean, Amaya Fernandez behin-behineko presidentearen hitzetan, hauteskundeak bertan behera uztea “beharrezkoa” zen, “ez baitago berme sanitario eta demokratikorik” eta orain dagokiguna baita “bizitzak salbatzeaz eta horretaz soilik hitz egitea”.

Equo Berdeaken arabera (Legebiltzarrean dago Elkarrekin Podemosen bidez, nahiz eta hurrengo hauteskundeetan banatuta aurkeztuko diren), “justifikatuta dago hauteskundeak atzeratzea”.  

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Bizkaia EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE Araba PP Bizkaia Ezker Batua-Berdeak alderdia Euskadiko Podemos-eko albisteak Hauteskundeak Koronabirusa olatu berria Equo Berdeak