EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Elkarrizketa
Urkullu: 'Euskadik bere Trantsizio propioa behar du'
"Autogobernuan sakondu nahi dugu, pluraltasuna errespetatuz, inor baztertu gabe eta demokraziak daukan gauzarik politena herritarrek ereabakitzeko eskubidea izatea dela jakinda".
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko presidente eta alderdi horretako lehendakarigaiaren ustez, ETAk joan den urriaren 20an bere jarduera armatua behin betiko amaitzeko erabakia iragarri ostean, "euskaldunok gure Trantsizio propioa egiteko beharrean gaude, 77an ezin izan genuelako egin".
Eferi eskainitako elkarrizketa batean, "Trantsizio hori egiteko eta Euskadirentzat estatus politiko berri bat lortzeko" lau urteko legegintzaldi bat dagoela esan du, eta bertan adostasunak lortu beharko dituzte. Dena den, urriaren 21eko hauteskundeen ostean Lehendakari izendatzen badute, lehenengo helburua krisi ekonomikotik irtetzea izango da, eta gai horretan oinarrituko da EAJren epe laburrerako lana.
Urkulluren esanetan, "ez diogu Espainiari ez Frantziari erreparatzen, baizik eta europar eraikuntzari. Arduratzen gaituena Euskadi europar nazio bezala kokatzea da, eta horretarako Estatu espainiarrarekin harreman atsegin bat izan nahi dugu.
Autogobernua
"Autogobernuan sakondu nahi dugu, pluraltasuna errespetatuz, inor baztertu gabe eta demokraziak daukan gauzarik politena herritarrek erabakitzeko eskubidea izatea dela jakinda. Inork ez dio beldurrik izan behar herritarrek erabakitzen dutenari", gaineratu du.
EH Bilduri dagokionez, hauteskundeetara aurkezten den alderdi politiko bat dela uste du Urkulluk, "eta hautesleak izango dira ordezkaritza mango diotenak".
Horrez gain, ez du EH Bildu bere areriotzat ikusten. "Beste alderdi batzuentzat EAJ etsai bakarra da, baina guretzat alderantziz da".
"Iraganeko diskurtsoa"
"Ez danire kalkuluetan sartzen EH Bilduk irabaztea. Beste gauza bat da, azken hauteskundeetan bezala, PPk eta PSE-EEk Bilduk ez gobernatzeko helburuarekin itunak sinatzea, baina guk uste dugu iraganeko diskurtso bat dela, eta alderdi horiek dituzten beste behar batzuei erantzuten dietela", azpimarratu du.