EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Elkarrizketa

Ezker Anitzak EH Bildu edo PSE babestuko lituzke gobernua osatzeko

Mikel Aranaren esanetan, bere botoak Jaurlaritza osatzeko beharrezkoak izatekotan, du EH Bildu edo PSE babestuko lituzke.

Mikel Arana, Radio Euskadin. Argazkia: EITB.
Mikel Arana, Radio Euskadin. Argazkia: EITB.
Ezker Anitzak ez luke EAJ edo PPrekin itunik egingo, baina bai EHBildu edo PSErekin

02:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Boulevard" Radio Euskadiko saioari eskainitako elkarrizketa batean , Mikel Arana Ezker Anitzako lehendakarigaiak argitu du ez duela EAJrekin edo PPrekin itunik egingo, bere lehentasuna ez delako gobernu baten parte izatea; izan ere, "hori ez da ezker eraldatzailearen helburua".

Bere botoa Jaurlaritza osatzeko "zirkunstantziala" izatekotan, ezkerreko politika egiten duten alderdiei emango liekeela baieztatu du, eta, zehazki, EH Bildu eta PSE aipatu ditu.

Mikel Aranaren ustez, Iñigo Urkulluk proposatutako kontu-ikuskapena ez da beharrezkoa, baina adierazi du PSE zenbakiekin "jolasten" dagoela ordainketak "makillatzeko".

San Mames Barriaren finantzaketa

Eusko Jaurlaritzak Athletici Javi Martinezen irteerarekin jasotako 40 milioiak San Mames Barriaren eraikuntzan diru ekarpen handiagoa egiteko erabiltzea iradoki izanaren harira, Mikel Aranak esan du krisi garaietan diru publikoa ez dela instalazio pribatuak egiteko erabili behar.

Ezker Anitzako hautagaiaren iritziz, bazkideak izan beharko lirateke zelai berria finantzatu beharko luketenak, eta PSEren eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera "sendotasunik gabekoa" dela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea