EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

14:26

EAE-ko Hauteskundeak 2020

PSE-EEren Batzar Nazionala

Patxi Lopezek zerga erreforma defendatu du 'berdintasunagatik'

Erredakzioa

Lehendakariaren lehentasuna herritarrak direla berretsi du Patxi Lopezek eta Urkulluri "ez nago zurekin itsututa", erantzun dio.

01:08
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Patxi Lopez lehendakari eta lehendakarigai sozialistak zerga erreforma bat defendatu du "berdintasunagatik eta elkartasunagatik".

Euskadik Europan erreferente diren herrialdeek bezalako presio fiskala izango balu, Jaurlaritzaren aurrekontua % 25 handiagoa izango litzakeela esan du. Honen harira, "ez dugu bat-batean puntu horretara iritsi behar, baina bide horretan aurrera egin behar dugu", esan du.

Hala ere, "Euskadin, eskuina, nazionalista izan ala ez, legegintzaldi osoan zehar zerga erreformaren aurka azaldu da, besteak beste, Jaurlaritzak zerbitzu publikoak mantentzeko baliabide gutxiago izan zezan", esan du.

EAEko hauteskundeetarako PSE-EEren zerrendak berretsi dituzten ekitaldian, "beste lau urte falta zaizkigu ireki dugun aro berriak atzera bueltarik izan ez dezan", esan du lehendakariak.

"Ez dugu inor bakarrik utziko pribatua ordain dezaketenek soilik aurerra egin ahal izateko, Europako eskuinak nahi duen bezala", adierazi du PSE-EEren batzar nazionalean.

Halaber, Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiaren azken adierazpenei aipamen egin die, eta "ez nago zurekin itsututa", esan dio, "nire obsesio bakarra Euskadin dago, eta bertako herritarrekin". Ildo honetan, "Jaurlaritza hartu genuen unetik bertatik Urkullu sozialistekin tematua egon da, Jaurlaritza berea ez dela ulertu gabe", gaineratu du.



Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena