EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

14:37

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Hauteskundeak EAE

Urkullu 'Basque Country marka' sustatzearen alde azaldu da

Erredakzioa

Helburua "enplegua sortzeko ekonomia suspertzea" dela esan du Urkulluk eta ildo honetan, EAJk "Euskadi martxan jartzeko proiektu" bat duela gaineratu du.

00:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiaren helburua "enplegua sortzeko ekonomia berpiztea" da eta "Basque Country marka" sustatzearen alde azaldu da, "gure errespetu guztiarekin, I need Spain jarrera ez baita egokiena", adierazi du.

Bilboko Euskalduna jauregian antolatutako "Turismo arrakastatsua planifikatzeko" jardunaldian azaldu duenez, "urte hauetan, Euskadiko etorkizuna daukagu jokoan", eta EAJk "Euskadi berriro martxan jartzeko proiektu bat" duela gaineratu du EAEko hauteskundeei aipamen eginez.

Bere iritziz, egungo egoeratik "denen esfortzuarekin" aterako gara, "iraganean egin izan dugun bezala".

"Gure helburua argia da: enplegua sortzeko ekonomia berpiztea eta hazkundea", horregatik, "Euskadi marka, Basque Country marka", sustatzearen garrantzia aipatu du.

"Erakundeen antolaketa bereziak, autogobernuak, zerga sistema propioak, kirolek, folkloreak…munduko edozein tokitan herrialde ezberdin baten errealitatea erakusten dute", Urkulluren iritziz.

Euskadik ez duela industriaren eta portuen nortasuna ukatzen esan ostean, Urkulluk turismoa kontutan hartu behar dela nabarmendu du.

"Euskadin, behin eta berriro, okupazio tasetan errekorrak ezartzen ari gara, eta turismoa barne produktu gordinaren % 5,6a da, 3.663 milioi inguru", azpimarratu du, horregatik, "aukera ona da eta sustatu egin behar da", ondorioztatu du.


Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena