EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

18:11

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Proposamena

% 60ko PFEZa, urtean 120.000 eurotik gora irabazten dituztenei

Erredakzioa

Neurria krisi ekonomikoak dirauen bitartean izan nahi du indarrean, eta PFEZaren taulak aldatuta lortzen den gehigarria enplegu gehiago sortzeko erabili nahi du.

01:37
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Patxi Lopez lehendakariak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) % 60ra igo nahi die urtean 120.000 eurotik gora irabazten dituztenei.

Radio Popular katean esan duenaren arabera, neurria hiru urtez egongo litzateke indarrean, krisi ekonomikoak irauten duen bitartean, eta jasotako aparteko dirua enplegua sortzeko eta ekonomika suspertzeko erabiliko lukete.

Zergen "injustizia" erakusteko, adibide bat jarri du. "Hilean 1.500 euro irabazten duen langile batek % 23ko atxikipena du PFEZan, eta espekulazioarekin eta dibidenduekin milioi bat euro irabazten duenak, % 22koa", adierazi du.

Espainiak Europar Batasunari erreskatea eskatzearen aukeraren inguruan ere hitz egin du lehendakariak, eta jarri ditzaketen baldintzengatik kezkatuta azaldu du.

Bestalde, Mariano Rajoyk urriaren 2rako erkidegoetako presidenteekin egiteko deitu duen bilerara joan egingo dela berretsi du.

Erkidegoen antolakuntza defendatu du, era horretan "toki txiroetan berdintasunaren alde aurrerapauso historikoa ematea ahalbidetu delako".

'Ekonomiak okerrera' egin duela pentsatzeak independentismoa bultzatzen du

Lehendakariak atzo Bartzelonan independentziaren alde egindako manifestazio jendetsuaz ere hitz egin du. Bere iritziz, "ekonomiak okerrera egiten duen sentsazioak, sentimendu independentista sortzen du, aldekoak ez direnen artean ere".

Bertan jendetza bildu izana krisi egoerak eragin duela uste du, eta "batzuek ekonomiaren egoera euren ideologia bultzatzeko aprobetxatu" dutela gaineratu du.





Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena