EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskundeak Euskadin

Erabakiak hurrengo Gobernuari uztea egotzi dio Urkulluk Patxi Lopezi

Funtzionarioen Gabonetako ordainsaria eta Kupoa dira horren adibide, Urkulluren ustez. ''Ezin dugu San Tomas arte jardungo ez duen Gobernua onartu'', esan du.

Iñigo Urkullu EAJko presidente eta lehendakarigaia. EFE
Iñigo Urkullu EAJko presidente eta lehendakarigaia
Iñigo Urkullu EAJko presidente eta lehendakarigaia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidente eta lehendakarigaiak une honetan hartu beharreko erabakiak urriaren 21eko hauteskundeen ondoren eratuko den Gobernuari uzten aritzea leporatu dio Patxi Lopezi.

Urkulluren ustez erabaki garrantzitsu batzuek berehalako erantzuna behar dute, eta funtzionarioen Gabonetako ordainsaria eta Kupoa dira horren adibide, haren hitzetan.

Hala, ''azken egunera arte gobernatzera'' deitu ditu lehendakaria eta sailburuak, beste hiru hilabetez karguan egon daitezkeelako. ''Hiru hilabetetan erabakiak hartu behar dira'', gaineratu du.

''Beste erakunde batzuen jarduteko gaitasuna bertan behera utzi nahi al dute? Ezin dugu San Tomas arte jardungo ez duen Gobernua onartu'', esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea