EAE-ko Hauteskundeak 2020
Proposamenak, zerga arloan
Kontzertu Ekonomikoa kentzea proposatu du UPyDk
Erredakzioa
Kontzertu Ekonomikoa kentzeko proposamena egin du Gorka Maneirok. “Etorkizuneko Europara begira, sistema bideraezina da” gaineratu du lehendakarigaiak.
-
Gorka Maneiro, UPyDren hautagaia. Argazkia: EFE
Maneiroren ustetan, lurralde historikoen legea "goitik behera aldatu behar da", "desberdintasunak, bikoiztasunak eta xahupena amaitzeko".
Kontzertu Ekonomikoaren inguruan eztabaida publikoa egiteko gonbidapena egin die Maneirok gainerako alderdiei. "Gaiaz hitz egitea, era ireki batean eztabaidatzea, herritarrei azaltzea eta argudioak aurkeztea nahi dugu. Gardentasuna nahi dugu, eta ez egia erdiak", gaineratu du Maneirok. "PPk eta PSEk (Kontzertu Ekonomikoa) Katalunian bideraezina dela eta solidarioa ez dela esateko eta, aldi berean, Euskadin horren defentsa egiteko arrazoiak" zein diren eztabaidatu nahi ditu alderdiak.